Gasteizko Udalaren eraikinetako kontrol ofizialek eta atezainek bertan behera utzi dute greba-deialdia

hirinet 2013ko ots. 19a, 12:40

Gasteizko Udalaren eraikinetako kontrol ofizialek eta atezainek bertan behera utzi dute greba-deialdiaGasteizko Udalaren eraikinetako kontrol ofizialek eta atezainek bertan behera utzi dute greba-deialdia. Hori dela eta, momentuz, udalaren kiroldegiek, gizarte etxeek zein eraikin publikoek ez dituzte ateak itxiko. Izan ere, funtzionarioen ordezkariek protesta martxoaren 1era arte atzeratzea erabaki dute, PPrekin bilera egin eta honek Hiritarren arretarako plan berria negoziatzeko eta enplegu publikoa mantentzeko asmoa baduela ikusi ostean.

Hala ere, PPk argitu bezala, bere ideiarekin aurrera jarraituko du eta enpresa batzordearekin bilera berriak egitekotan, bakarrik zerbitzua berregituratzeko aurrera eramango duten bidai orria “argitzeko” izango da. Udal gobernuaren ustetan, sindikatuek ez dute greba martxan jartzeko elkartasun nahikorik lortu. Enpresa batzordeak, berriz, bileraren irakurketa baikorra egin zuen. Astelehen iluntzean batzordeak eskatuko dituen baldintza minimoak adostu zituen eta hurrengo urratsa Ogasun zinegotziarekin biltzea izango da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide