Hala Bedi irratiak Izan Media irrati tailerren II. edizioa antolatu du

hirinet 2013ko ots. 8a, 12:52
izan-media-halabedi-txikiaHala Bedi irratiak, bigarren urtez jarraian, otsailaren 13rako irratigintzari buruzko tailerrak antolatu ditu.Helburua kaleko jende arrunta irratira hurbilaraztea da. Irratian parte hartzea edonoren eskura jartzea, azken batean. Horretarako, arratsaldeko 17.00etan, Hala Bedi irratian bertan lau tailer ezberdin eskainiko ditu aldi berean. Tailer guztiak, hala ere, ez dira irratian bertan egingo.

 

Audio sorkuntza eta edizioa: audioak nola editatu erakutsiko dute eta ahotsak eta musika nahasteko oinarrizko nozioen inguruan arituko dira.


Ahozkotasuna eta lokuzioa: Testu bat nola irakurri behar den mikrofono baten aurrean, entonazio egokia nola eman, arnasa nola hartu eta antzeko kontuez arituko dira.


Uhinetik sarera: Web orri batek irrati bati eskaintzen dizkion aukeretan jarriko dute arreta; audioak sarera nola igo, albiste bat nola publikatu… Saregunen izango da tailer hau.


Zuzeneko emisioa kaletik nola egin: Kaletik irrati bidezko zuzeneko emisioa nola egin ikasiko dute parte-hartzileek eta horretarako, tailerra Hala Bedi tabernan egingo da.


Tailer guztiek bi ordu iraungo dute, debalde izango dira eta izena emateko programazioa@halabedi.org helbidera idatzi behar da.


Horrez gain, 19.00etan ‘Euskal musika. Bidegurutzean ala zubian?’ mahaingurua antolatu du irratiak Hala Bedi Tabernan. Bertan musikari buruz jardun egingo dute Josu Zabala musikariak, Jon Eskisabel kazetariak eta Josu Larrinaga soziologoak.

 

 

izan-media-tailerrak-hala-b

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide