Salhaketa Langraitzeko segurtasun zuzendariorde ohiak aurkeztutako indultu eskaeraren aurka agertu da

hirinet 2013ko ots. 5a, 09:51
Salhaketa Langraitzeko segurtasun zuzendariorde ohiak aurkeztutako indultu eskaeraren aurkaProzesuan alde pertsonatu bezala, SalHaketari eskatu egin  zaio Langraitzeko Espetxearen Segurtasun Zuzendariorde ohiak, bere zaintzapean zeuden bi emakume presoei izaera sexualeko proposamenak egiteagatik 2 urteko espetxe zigorra (betetzen ari ez dituena) eta  gaieztapenezko 12ra kondenatua izan eta errudun deklaratu izateagatik, aurkeztutako indultu eskaeraren aurrean posizionatzea. Hasieratik “indultu honen ematearen aurrean gure erabateko errefusa” adierazi nahi izan du elkarteak.


Salhaketak adierazi bezala, “jarrera hau, indultuak administrazioaren tresna bezala, aitorpen funtzio bat eduki behar du non zigorraren betearazpenak, ez-betearazpenak baino kalte pertsonal nahiz sozial handiagoa eragiten duenaren gure uste sendoan oinarriturik hartzen dugu. Ulertzen dugu gainera, indultuak alderdi pedagogiko indartsu bat duela, gizarteari egoera zehatzen eta kasuistika pertsonalen ulerkortasuna erakusteko. Honelako ezer ez da gertatzen Langraitzeko Espetxearen Segurtasun Zuzendariorde ohiaren kasuan, zeinak eginak ez onartzeaz gain, ez die barkamena eskatu biktimei ezta konpromiso publikorik hartu kondenatua izan zeneko ekintzak ez errepikatzeko ere. Gainera pertsona hau presondegian inoiz ez denez sartu, indultua bere espetxe-funtzionari lanpostura berreransteko eskatzen ari da. Ezin dugu egoera hau onartu, emakume presoen zaindari moduan jardun denean onartezinezko jarrera matxistak eta boterearen abusua mantentzeko bere karguaz abusatu duelako, frogatuta izan delako. Ezin dugu sekula onartu horrelako egoerarik, pertsona hau espetxe-funtzionari gisa berriz ere ez jardutea hau bermatzeko modu bakarra delarik”.


Azkenik, pertsona presoen eta bere eskubideen defentsan lan egiten duen elkartea izaki indultuaren kontzeptua defendatzen duela adierazi du, horregatik Langraitzeko Espetxearen Segurtasun Zuzendariorde ohia bezalako pertsonei ematea, beste kasu bortitzagoetan eta zuzentasunekoetan egiten ez denean, indultu irudia beraren kontrako atentatua dela pentsatzen dute..

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide