Zein zapatilak dira aproposak niretzat?

hirinet 2013ko urt. 2a, 12:01

zapatilak4

Egilea: Mikel Villarrolain

 

 

Kolore disdiratsua dutenak, marka jakin batekoak, lasterkari profesionalen berberak, politenak, dendako merkeenak edota garestienak… Zeren baitan aukeratzen ditugu? Zein oinarrirekin?

 

Lasterka erabiltzen ditugun oinetakoen aukeraketak garrantzi handia du, izan ere, hautaketa horren ondorioz, gure lasterka egiteko modua eta erosotasuna ezberdina izango da, baita lasterka ondorengo sentsazio muskularra ere. Honela, zapatilak erosteko asmotan bazabiltza, jakin badirela kontuan hartu beharreko zenbait aspektu.


Zerbait erostean ia beti bisualki erakartzen gaituenarekin gelditzen gara, baina zapatilen kasuan edertasunaz gain, gure ezaugarrietara egokitzen denentz erreparatu beharra dugu. Izan ere, pertsona orok modu ezberdinean botatzen dugu pausua eta aniztasun horri aurre egiteko, merkatuan dauden zapatilak ere ezberdinak dira, funtsa lesioak sahiestea delarik, zentzu batean noski.


Honela, lasterka egiterakoan pausua hiru motakoa da:

 

zapatilak1

Lasterkarietan ohikoena pronatzailea izaten da, futbolarien kasuan aldiz supinatzailea. Dena den, kirol denda eta kate multinazional gehienetan ikerketa txiki bat eskaintzen dute ondoren horren baitan oinetako egokiak erosteko.


Zapatila pronatzaileek oinaren barruko aldean, kolore grisa izan ohi dute normalean, hau zolaren beste edozein alderekin erkatuz, gogorragoa delarik, hanka beste aldera bultzatuz (ikus irudia).

zapatilak2


Zapatila supinatzaile eta neutroek berriz, ez dute kolore griseko zati gogor hori, eta batez ere zolaren forman atzematen da.

zapatilak3Halaber, azken urte honetan, bada indarra hartu duen mugimendu bat, ohituta gauden amortiguazio zapatilak utzi, eta zapatila “minimalista” bezala ezagunak direnetara igaroaz (amortiguazio gabeak). Praktika hau burutzen dutenen esanetan, zapatila hauekin korri eginez lesio gutxiago izaten dira, nahiz eta zapatila hauekin hasi aurretik lasterketa teknika ikasi beharra dagoen, oinaren aurreko aldea bermatu behar baita. Honela, gizakiaren anatomia-morfologia modu honetan lasterka egiteko prestatuta omen dago, ibili ditugun amortiguazio zapatilen ondorioz, lasterka egiteko modua aldatu dugularik.



Informazio gehiago HEMEN


Gauzak horrela, zapatila merkatu zabal eta anitz honetan, gure ezaugarri guztiak biltzen dituena aurkitu beharra dugu.


 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide