Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskaldunok euskaraz 2018ko abe. 2a, 11:09
1949ko Euskararen Eguneko idatzia. Iturria: Eusko Sare

1995ean Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzak abenduaren 3an izango zela ezarri zuten.

Abenduaren 3an ospatzen da munduko bazter askotan Euskararen Nazioarteko Eguna, baina badira zenbait bitxikeria agian ezagutuko ez dituzunak. Hementxe aurkituko dituzu horietariko batzuk:

  • Ba al zenekien Euskararen Eguna guztiz lotuta dagoela Xabierko Frantzisko deunarekin? 1552ko abenduaren 3an hil zen Frantzisko, eta kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz.
  • Ba al zenekien 1949. urtean Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna ezarri zuela? 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten. Euskararen Nazioarteko Egunaren lehenengo edizioaren dokumentu batekin topo egin dugu Sarean.
  • Ba al zenekien Euskararen Egunak hainbat izen izan dituela? Lehendabiziko edizioan 'Eskuararen Eguna' erabili zen eta ondorengo urteetan 'Euzkararen eguna' edo 'Euzkara Eguna' bezala ikusi izan dugu. Egun Euskararen Eguna edo Euskararen Nazioarteko Eguna erabiltzen dira.
  • Ba al zenekien Euskal Herrian ez ezik, munduko beste hainbat txokotan ere ospatzen dela Euskararen Nazioarteko Eguna? Jakin badakigu Mexikon, Bartzelonan, Washingtonen, Buenos Airesen eta Parisen ere euskara goraipatzen dela abenduaren 3an.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide