Laminaciones Arreguiren erregulazio espedientea baliogabetu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak

hirinet 2012ko urr. 9a, 14:55

laminaciones5Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Laminaciones Arregui enpresak ezarri zuen enplegua erregulatzeko espedientea baliogabetu egin du, bere esanetan, grebarako eta askatasun sindikalerako oinarrizko eskubideak urratzen dituelako.

Pasa den irailaren 18an Bilbon ospatu zen epaiketan, enpresa batzordeak Celsa taldeko enpresak martxan jarri zuen espediente hau baliogabetzeko eskakizuna egin zuen. Auzitegi Nagusiaren erabaki honekin, kanporatuak izan ziren 178 langileak onartu behar izango ditu Laminaciones Arreguik.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide