Irailak 26ko grebaren jarraipena Gasteizen

hirinet 2012ko ira. 27a, 17:59

GREBA-VIRGENBLANCA

Grebaren deitzaileek (ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK, Hiru, EHNE, CGT eta CNT, hainbat gizarte-kolektiborekin batera) atzoko greba egunaren jarraipenari buruzko iritzi ona dutela adierazi dute. Euren esanetan, “lanuztea Hego Euskal Herriko arlo eta enpresetan orokorra izan da”. Gasteizko datuei erreparatuz, LAB sindikatuaren arabera, grebak eraikuntzan eta industrian lortu zuen jarraipena “inportantea” izan zen.

Zerbitzu publikoei dagokienez, TUVISAn eta FCCn langileen %80ak egin zuen greba atzoko egunean, Gasteizko udalean eta Eusko Jaurlaritzan, aldiz, %30ak egin zuen jarraipena. Gasteiz irratia itxita egon zen eta Justizia arloan %85ak jarraitu zuen greba. Irakaskuntzan, Haur Eskoletako langileen %98ak jarraitu zuen greba, hezkuntza publikoan %80ko jarraipena egon zen eta azkenik, Arabako Kanpusean %90ra igo zen jarraipen hori.

Aitzitik, SEA Arabako Enpresarien Elkarteak irailaren 26ko grebak Araban porrot egin zuela dio. Bere esanetan, “soilik langileen %9,14ak parte hartu zuen greban. Enpresek normaltasunez lan egin zuten atzo”.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide