Euskara digitalki iraungitzeko arriskuan dauden Europako 21 hizkuntzen artean aurkitzen da

hirinet 2012ko ira. 27a, 12:23

euskara aro digitaleanMETA-NETek (34 herrialdetako 60 ikerketa-zentroz osatutako sare europarrak) egindako azterketa baten arabera, euskarak eta Europako beste 20 hizkuntzak ez dute euskarri digitalean irauteko nahikoa babes. Aipatutako sare horretako kide den Elhuyar Fundazioak ohartarazi duen moduan, Europako hizkuntza gehienak "digitalki iraungitzeko arriskuan" daude eta Euskara arrisku handiko hizkuntzen multzoan ezarri dute, katalana, galegoa, bulgariera, greziera, hungariera eta polonierarekin batera, besteren artean.

Europako puntako hizkuntza-teknologietako 200 adituk parte hartu dute azterketa horretan, eta, haien arabera, Europako 80 bat hizkuntzetatik 30etan hizkuntza-teknologiek duten babes-maila aztertuta, 30 hizkuntza horietarik 21etan “hutsa” edo “eskasa” da digitalki garatzeko babes edo laguntza. Horrez gain, azterketa horretan hizkuntza bakoitzak hizkuntza-teknologien arloan duen babesa azaltzen da, lau arlo desberdinetan: itzulpen automatikoa, ahots-bidezko interakzioa, testu-analisia eta hizkuntza-baliabideen eskuragarritasuna.

Euskara, katalana eta galegoa, bulgariera, greziera, hungariera, eta polonierarekin batera arrisku handiko hizkuntzen multzoan ezarri dituzte, “babes zatikatuta” dutelako.

“Gure azterketaren emaitzak oso dira kezkagarriak. Europako hizkuntzarik gehienek behar baino baliabide gutxiago dauzkate, eta haietariko zenbait erabat baztertuta daude. Zentzu horretan, gure hizkuntzetariko asko ez daude prest etorkizunari aurre egiteko”, dio Hans Uszkoreit katedradunak, META-NETeko koordinatzaileak. 

Ikerketak euskarari eskainitako alea HEMEN  (eskuineko azalean klikatuta kontsulta dezakezue pdf formatuan)

  

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide