Orduko 30 kilometroko abiadura Gasteizko 45 kaletan

hirinet 2012ko ira. 18a, 18:19
BIZIKLETAK-(1)

Txirrindularien, oinezkoen eta ibilgailuen arteko benetako bizikidetza bermatu nahian, Gasteizko udalak  “trafikoa lasaitzeko neurri sorta bat abian jarriko du hainbat kaletan, txirrindulariek galtzada modu seguruan erabiltzerik izan dezaten”.

Foru kalea, Olagibel kalea, Posta kalea, Pio XII.aren kalea, Jesus Guridi kalea, Isaac Albeniz kalea, Askatasun kalea, Arriagako atea, Zerkabarren kalea, Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, Eulogio Sendan kalea, Koldo Mitxelena kalea, Bizenta Mogel kalea edo Ama Vedruna dira, besteak beste, aipatutako guneak.

Bertan, margotze lanak egingo dira, seinaleztapena jarriko eta koloreko asfalto urtua baliatuko, bi zentimetroko erliebean, ibilgailuen gidariei ohartarazteko zona berezian sartzen ari direla, eta txirrindulariak topa ditzaketela bidean. Orduko 30 kilometroko abiadura muga izango da kale horietan ibilgailuentzat, eta bidegorri-sare nagusiarekin bateragarri izango dira.

Udalaren esanetan, “hainbat hiritan ari da aplikatzen eredu hori, modu arrakastatsuan, hala nola Paris, Londres, Brusela, Bartzelona eta Donostian”.

300.000 euroko aurrekontua dute neurri horiek, eta Civitas proiektuaren baitan sartzen dira. Zehazki, % 30eko diru-laguntza jasoko da proiektu horretatik.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide