Lau arabar dominaren bila arituko dira Londreseko Olinpiar Jokoetan

hirinet 2012ko uzt. 27a, 11:17

 

maider-unda1

Maider Unda borrokalariak, Sugoi Uriarte judokak eta Eli Pinedo eta Patri Elorza eskubaloi jokalariek gaur bertan Londresen hasiko diren Olinpiar Jokoetaraino eramango dute Araba. Lauren asmoa kirolari batentzako hitzordu garrantzitsuenean parte hartzea izango da eta zergatik ez, domina eskuratzea.

sugoi uriarteMaider Unda aramaioarrak badu eskarmentua horrelakoetan eta Beijin 2008ko Olinpiar Jokoetan bosgarren postua lortu ostean, gogotsu abiatu da Londresera eta domina irabaztea izango du helburu. Abuztuaren 9an izango du aukera.

Gainontzeko hirurak hasiberriak dira kirol ekitaldi erraldoi honetan baina horrek ez du esan nahi prestatuta ez daudenik. Horrela, Sugoi Uriarte judoka gasteiztarra igandean bertan lehiatuko da 66 kilo azpiko kategorian eta ez du baztertzen metalezko dominaren bat lortzea. Datorren urtean Bera Bera taldean elkarrekin jokatuko duten Eli Pinedo amurriarra eta Patri Elorza gasteiztarraren txanda, berriz, larunbatean izango da eta abuztuaren 11an ospatuko den finalean sartzeko ahaleginak egingo dituzte.

eli pinedo+patri

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zorte on guztioi!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide