Olarizuko putzua

hirinet 2012ko uzt. 13a, 10:05

 

Lehenengoa

Ez dakit izen “ofizialik” duen. Aintzira erdi-naturala dela esango nuke, hau da, inguruko errekastoek betetzen dutena, baina ur-emaria nolabait kontrolatuta duena. Ur-ertzean landatutako ihi, lezka eta abarri esker, poliki-poliki eraztun berde bat ari da sortzen, ezinbestekoa fauna txiki urtarra bertakotzeko. Eta erdian jarri duten harrizko uhartetxoak lasaitasun eta babesa eskainiko die han pausatzen diren ahate eta txoriei.

Bigarrena

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Lehenengo bisitariak agertu dira dagoeneko. Beroak gora egiten duenean, eltxo, txitxiburduntzi eta sorgin-orratz ugari ikus daitezke aintziran, eta haiek harrapatzeko hegaldi akrobatikoetan, enara espezie ezberdinak eta sorbeltzak. Ez nintzateke harrituko udazken aldean beste bisitari ilustratuago batzuk agertuko balira (erlatxoriak adibidez), aintzira bazkalekutzat hartuta, alde bateko sahats-lerro ederra atalai moduan erabilita.

 

Hirugarrena

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Irudia: Bisitari batek ahaztutako pijama

 

Momentuz agertu dena txirritxo txiki bat da (Charadrius dubius). Tamalez, jendearen eman handiak eta txakurren joan-etorri etengabeak txirritxoaren bakea zapuzten dute, eta alde batetik bestera urduri ikusiko duzue nora jo oso ongi ez baleki bezala.

 


Laugarrena

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Irudia: “Txirritxo txikia”

 

 

Horrek, baina, ez du konponbide zaila, nahikoa litzateke-eta, nire ustez, pasealekuko bidezidorretatik urrutien gelditzen den aldean oinezkoen pasaera debekatzea. Ibilzalearentzat ez litzateke traba handia izango, eta a ze bakea han babesten diren hegaztientzat! Proposamena bota dut, baina seguru nago CEAko lagunak txoko honen jarraipen zorrotza egiten ari direla eta asmatuko dutela zer egin.


Bosgarrena



 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Egilea: Martin Rezola

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide