Antolatzaileen esanetan, “alaitasunezko egun” hau, kolektibo hauen eskubideei eusteko borroka egun bat ere bada. Besteak beste, EHGAM taldea Euskal Herriko kale eta plazetara aterako da; lesbiana, gay eta transexualen elkarterekin, lesbo-homoparental familiekin, gay, lesbiana eta transexualen gurasoekin eta hiesaren aurka borrokatzen ari diren taldeekin, besteak beste. Izan ere, sexualitatearen askapena “pertsona guztien kontua” dela nabarmendu du EGHAM mugimenduak eta hori dela eta herritar guztiak “kontzientzia hartzera” gonbidatzen dituzte, sexofobiaren aurkako borrokan denok bat egin dezagun.