SUA filmaren estreinaldi + jaia

Euskararen Agenda 2012ko mai. 30a, 12:49

Larunbatean SUA filmaren aurre estreinaldia eta jaia antolatu dute Ozaetan. Eneko Aritzaren Lagunak kultur elkartearen bigarren proiektu honetan 700 lagunek hartu dute parte. Lapurdiko sorginei eta Inkisizioari buruzko euskarazko filma da SUA. 

SUA filmaren estrenaldia + jaia

Noiz? EKAINAren 2an, LARUNBATEAN, 16.00etatik aurrera

Non? OZAETAko OTAZA auzoan 

Informazio gehiago: www.sua-filma.com

 


 

XXVII. mende hasieran Lapurdin izandako inkisizioak izen bat du: Pierre de Lancre.

Lapurdi bi famili boteretsuen artean zegoen banandua, eta batak bestea sorginkeriaz salatu zuen. Urtubi jauntxoaren eskakizunez Enrike VI. Frantziako erregeak Pierre de Lancre bidali zuen Burdeosko parlamentuaren bidez.

Pierre de Lancre Burdeosen jaiotakoa zen, baina jatorri euskaldunekoa, (Arostegi baitzen bere abizena). 1609 urtean iritsi zen Lapurdira, eta liburu bat baina gehiago idatzi zituen, besteak beste, "Tableau de l'inconstance des mauvais anges et demons".

Bere liburuetan esaten duen bezala, ez zitzaizkion batere gustatu euskaldunen ohiturak, Lapurtarrak euskaldun sentitzen zirela konturatu zen, ez Frantsez eta ez Espainiar. Ez zitzaizkion gustatu ezta, emakumearen garrantzia, dantzak, hizkuntza, janzkerak... eta guzti hau deabrukeriatzat jo zuen.

Guzti hau ikusita, inkisizio prozesua hasi zuen, 500 haur epaitu zituen, 3000 Lapurtar sorgin ziren, eta ehunka pertsona torturatu eta erail zituen.

Bitartean, arrantzaleak Ternuan zebiltzan, itzultzean eta hondamendi hau ikustean Donibane Lohitzunen matxinada batean altxa ziren, Maria Bonne exekutatzera zihoazela.

Lapurdi osoa sutan zela ikusiaz, Pierre de Lancrek alde egin behar izan zuen, hala ere berarekin hainbat atxilotu eraman zituen.

Aitorpenak lortzeko, torturatu egiten zuten jendea eta errudun ustekoei (gehienak, salatu gutxi izaten baitziren errugabe deklaratuak) zigor arin bat (ondasunen bahitzea) edota gogor bat (urkatzea bere bekatugatik damutzen bazen, errea ez bazen damutzen) aplikatzen zitzaien.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide