‘Xora’ pelikula

hirinet 2012ko mai. 29a, 13:21

xora irudiaZine independentea, Zuberoan eta zubereraz egina, dugu Peio Cachenaut zuzendariak pantailara eraman duena. Xora hitzak bi adiera omen ditu zubereran. Batetik, zorabioa edo bertigoa esan nahi omen du; bestetik, zoramena, hitzaren esangura ederrenean.Bigarren ezaugarri horri heldu dio egileak, hain zuzen ere.

‘Xora’-k eguneroko bizitzaz aspertuta idazteari ekiten dion gazte baten istorioa kontatzen du. Ordura arte, gaztearen bizitza txepela eta grisa izan da eta zerbait falta zaiola sumatzen du. Idazlea den bere osabarekin jarriko da harremanetan, Hollywood izenekoa. Gizon arraroa eta berezia, Amerikako kontinentean bizitza arrakastatsua izan ondoren, jaio zen lurraldean, etxola batean bizi dena. Osaba eta ilobaren artean mirespena sortuko da, baita erronka artistikoa ere. Pelikulak utopia eta errealitatea elkartzen ditu. Errealismoa eta ilusioa. Baina batez ere, amets bat posible egitearen asmoa. Milurteko hizkuntza bat berreskuratzeko ametsa.

 


TRAILERRA


 


FITXA TEKNIKOA 

Izenburua: Xora 

Zuzendaria: Peio Cachenaut

Urtea: 2012 

Generoa: Drama 

Aktoreak: Pako Etxebest, Mixel Etxekopar, Jef Goienexpe, Dominika Rekalt, Jean-Marie Collen, Xan Alkat ,Angélique Fulin

Web gunea: http://www.xora-filma.com

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide