Gurasolaguna martxan Amurrion!!

Euskararen Agenda 2012ko mai. 18a, 10:48

Gurasolaguna egitasmoa martxan jarri berri dute Amurrion. Ekimen honek,guraso euskaldunak edota euskara ikasten ari direnak, eta euren seme-alabak, egoera berdinean dauden beste guraso eta seme-alabekin harremanetan jarriko ditu, familia edo lagun giro erabat euskaldunean murgilduz. 

Gurasolaguna Amurrion

Informazio gehiago: 945892334 / airaldea@aek.org

Airaldea.com.etik hartuta mezua: 

Belaunaldien arteko euskararen transmisioa bermatzeko ezinbestekoa da gurasoen eta seme-alaben arteko hizkuntza harremanetan eragitea. Hots, beraien arteko hizkuntza ohiturak sendotzea. Izan ere, gurasoak dira seme-alaben eredu, beraiengandik jasotzen dutena imitatzen baitute.

Informazio gehiago eskuratzeko, edota izena emateko, Amurrioko aek-ko euskaltegira dei daiteke: 945892334, hurrengo ordutegian: goizeko 9,30etatik eguerdiko 13,00era eta arratsaldeko 15,00etatik arratsaldeko 19,00etara. Horretaz gain, hurrengo helbide elektronikoaren bitartez ere eskura daiteke nahi beste informazioa: aiaraldea@aek.org.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide