‘80 egunean’ pelikula

hirinet 2012ko mai. 15a, 14:32

80-egunean

IKUS-ENTZUNEZKO PROPOSAMENA

 

Axun eta Maite txikitan elkar ezagututako bi lagun dira. Urteak pasa eta gero, bat-batean berriro elkar ikusi dute ospitalean. Biek gaixo bana zaintzen dute eta kasualitatez, gela berean egon behar dute. Helduak dira, 70 urte ingurukoak. Maite bakarrik bizi den musika irakaslea da eta egun gutxitan jubilatuko da. Axun, aldiz, etxekoandrea da eta ezkonduta dago. Gipuzkoako baserri batean bizi da eta bere alabaren senar ohia errepidean istripu larria izan ondoren, ospitalera joatea erabaki du.

 

Emakumeak berehala konturatzen dira txikitan lagunak izan zirela. Maitek Axuni mundu berri bat irakasten dio. Baserritik, eta baita senarretik ere, nahiko urrun dagoen mundua, alegia. Bitartean, biak pozik daude. Baina Axunek Maite lesbiana dela nabaritzen du eta eraiki duen mundu berri hura apurtzen zaio, egoera berriaz pentsatzeak ikaratzen baitu.

Beraz, ‘80 egunean’ pelikulak trama orijinala aurkezten dio ikusleari. Alde batetik, horrelako gai bat zinean ikustea arraroa dela esan daiteke, hots, bi emakume helduen arteko harremana. Ez da arrunta zineak pertsona helduen arteko amodioa eta homosexualitatea jorratzea. Hala ere, oraingoan dotoretasuna eta lasaitasuna izan dira nagusi gaia lantzerakoan. Beste aldetik, Itziar Aizpuru eta Mariasun Pagoaga aktoresen lana goraipatzekoa da.


Trailerra:

 

 

FITXA TEKNIKOA 

Izenburua: “80 egunean” 

Zuzendaria: Jon Garaño y José Mari Goenaga

Urtea: 2010 

Iraupena: 105 min. 

Generoa: Drama 

Aktoreak: Itziar Aizpuru, Mariasun Pagoaga, José Ramón Argoitia, Ane Gabarain, Zorion Agileor, Patricia López. 

Web gunea HEMEN 

Filma hau ikusteko HEMEN 

Begoña Martín

2012/05/15

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide