"Hizkuntzaren keinua" liburuaren aurkezpena Gasteizen

Euskararen Agenda 2012ko mai. 7a, 11:47

Hizkuntzaren keinua: 25 idazle 1000 karaktereren bueltan euskaraz bizitzeko nahia adieraziz eta gauzatuz. Beste horrenbeste ilustratzaile nahi horri forma eta kolorea emanez. 

Ostegunean liburuan parte hartu duten 6 idazlek eta 6 ilustratzailek zuzenean bere lana azalduko dute Gasteizko Alde Zaharreko HOR DAGO! tabernan. Aurkezpenean ilustrazioak proiektatuko dira, Jon Basaguren bakarlariak zuzeneko musika jarriko du, pikoteoa... Plan ederra, ezta?? Gainera, bertaratzen direnei liburua oparituko zaie!!! 

"Hizkuntzaren keinua" liburuaren aurkezpena

Noiz? MAIATZAren 10ean, ostegunean, 19.00etan

Non? HOR DAGO! tabernan (Montehermoso kulturunean)

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide