AZKOITIA: Gunea eguna

Euskararen Agenda 2012ko mai. 4a, 13:54

GUNEA EGUNA

Maiatzaren 19an, Azkoitian!!


Euskara elkarteen Topaguneak topa egun bat proposatzen dizu.

Topo eta topa egiteko eguna 

Euskaldunon elkarteen mugimenduko lagunok batu, batzuk besteengandik ikasi eta guztion artean lortzen ari garena ospatzeko eguna.

Indarguneak indar egun bihurtuko ditugu 

Kultur egitasmo herrikoi arrakastasuenak ezagutu, aisialdiko ekarpen berrien inguruan gogoetatu, hedabideen artean eredu berri eta interesgarriak trukatu.

 

 

Arnasguneak arnas egun izango ditugu 

Bazkari herrikoia, musika eta kantua, umeentzako gunea, lagun arteko berriketa, kultur eskaintza, euskal giroa han eta hemen...

Sorgune bat. Sor egun bat 

Protagonista zeu zarelako: egitasmoak aurkeztuko dituzun eragilea, bazkaria prestatuko duzun bazkidea, herriaren apainketan eta guneen muntaian parte hartuko duzun langilea, kultur eskaintzan ekarpena egingo duzun sortzailea, komunikazioan esku bat botako duzun babeslea...

EGITARAUA

10,30.- Harrera ekitaldia (Oteiza pilotalekuetan)

11,00.- 25 ideia on eta gehiago / (in)formazio pilulak / Umegunea (Oteiza pilotalekuetan)

13,00.- Elkarteen azoka txikia (plazan)

13,00.- Kantu Jira (plazatik)

13,00.- Sukaldegunea (Kontzejupean)

14,30.- Herri bazkaria (plazan)

16,30.- Ekitaldia (plazan)

17,00.- Erromeria (plazan)

19,00.- Txaranga (herrian zehar)

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide