Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren jarduerak gora egin du Araban

hirinet 2012ko api. 18a, 12:08

Landutako lurzorua eta eragileen kopurua %12a eta %9a handitu dira, hurrenez hurren eta mahatsondoa da gailentzen den laborea

tomates-600

Garai latzak badira ere, lehen sektore ekologikoak aurre egiten dio krisiari gure lurraldean, kalitatezko ekoizpen berritzaile eta berezitua giltzarri izaki.  Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren (ENEEK) datuen arabera, azken urtean jarduera honek gora egin du Araban. Aurreko urteekin konparatuta, jarduera moteldu arren, landutako azalera hazi egin da eta abeltzaintzaren eragile kopuruak zein nekazaritzako elikagaien jarduerak gora egin dute.  Izan ere, landutako lurzorua eta eragileen kopurua %12a eta %9a handitu dira, hurrenez hurren.

Modu honetan, Araba EAEren buruan kokatu da landutako lurzoruari dagokionez, bere nekazaritza ekologikoaren 902 hektareek erkidegoaren azalera osoaren %46a osatzen baitute.  Nekazaritza ekologikoa erabiliz landatzen diren produktuen artean, mahatsondoak gailentzen dira, probintzian landatutakoaren %22a baitira. Ogigintza, ardogintza eta gaztagintza dira, berriz, ekoizpenaren arloan nabarmentzen diren jarduerak.

 

2012/04/11

                                                        Egilea: Saioa Fdz. de Arangiz

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide