Emakume berria, arte berria ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Martinez de Luna 2012ko urt. 19a, 09:46

Emakume berria, arte berria ikastaroa

Kurtso honen helburua "arte" kontzeptuaren azterketa sakona eta horrela izendatzen ditugun praktika historikoen gaineko hausnarketa egitea da. Izan ere, gehiegitan ahazten zaigu artea gizarte patriarkal eta matxista batean jaiotako giza ekintza dela, eta ondorioz, bere oinarriak ez direla teoriek dioten bezain neutro eta unibertsalak izan. 

Emakume artista ezagun askorik ez egotea artearen definizioarekin eta baloreekin oso lotua dago. Eta ez bakarrik hori: hogeigarren mendearen hasieran, artea eta bizitza elkartuz eta artearen kontzeptua sakonki eraldatuz joan zenean, zein garrantzi izan zuten hainbat emakume artistak aldaketa horien gain? 

Emakume berria, arte berria (20 ordu / 10 saio)

Noiz? OTSAILAren 22tik MAIATZAren 9ra. Asteazkenetan, 10:00etatik 12:00etara

Non?MONTEHERMOSO KULTURUNEA

Prestatzailea: Haizea BarcenillaInformazioa eta izen-emateak: 010 / www.vitoria-gasteiz.org Emakume berria, arte berria ikastaroa

Read more http://www.gasteizkoagenda.com/2012/01/emakume-berria-arte-berria-ikastaroa.html

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide