Micaela Portilla eskola, lanbideen dorrea Fontechan

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2017ko ots. 3a, 12:11

Hemezortzi urte joan dira Fontechako Orgazko kondeen dorrea lanbide tradizionalak irakasteko gune bezala erabiltzen hasi zirenetik; bateragarri egin dituzte ikasleen formakuntza eta monumentua berreskuratzeko lanak. 

Erortzeko arrisquen zegoen XV. mendeko eraikin-multzo ikusgarria salbatzeko, lanbideen eskola bat zabaldu zuten 1999. urtean, Fontechan (Lantaron, Añana). "Micaela Portilla eskola" bataiatu zuten, eta hiru artisau lanbide eskaintzen hasi ziren, Orgazko kondeen dorrearen inguruetan: hargintza, zurajea eta igeltserotza tradizionala. Aurten hemezortzi urte beteko ditu eskolak; bidean frogatu dute bateragarriak direla ikasleen formakuntza eta monumentu bat berreskuratzea.

Javier Gomez Micaela Portilla eskolako ikasketa buruak azaldu duenez, eskolaren jatorrian Añanako Kuadrillaren kezka dago. "Dorrearen hego-mendebaldean arrail handi bat zegoen, egitura osoa arriskuan zegoen, eta erortzeko arriskuan". Egoera ikusita, Añana Kuadrilla Arabako Aldundiarekin bildu zen, foru administrazioa baita Orgazko dorrearen jabea, eta bien artean aukera desberdinak aztertu zituzten. "Batetik –kontatu du Gomezek– eraberrikuntza lanak enpresa batekin kontratatzeko aukera zegoen, eta bestetik, garai hartako Inem Espainiako enplegu institutuak abian jartzen zituen eskola-tailerrak programaren barruan egitasmo bat martxan jartzeko".

Bi urteko programak ziren; horietan ikasleei ofizio bat erakusten zitzaien, antzinako ofizioak ez galtzeko. "Azkenean, eskolaren alde apustu egin zuten Kuadrillak eta Aldundiak; lanbide bat erakusten genien ikasleei, dorrea eraberritzen zuten, eta ingurunea biziberritzeko balio zuen". Ikasketa burbak argi utzi du helburu nagusia hasiera-ha- sieratik formakuntza izan dela, ez dorrea birgaitzea. "Eraikin multzo hau berreskuratzea denboran luzatuko da gure helburua ikasleak hezitzea baita, eta lan mundane sartzea". 

Irakurri erreportaje osoa ALEA aldizkariaren 92. zenbakian. Etxean jasotzeko, harpidetu hemen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide