Caicedo Yusoko lakua eta Añanako diapiroaren interpretazio gunea sortuko dute

Erredakzioa 2017ko urt. 31a, 13:08
Caicedo Yusoko lakua. Irudia: PHOT.OK

Caicedo Yusoko lakua eta Añanako diapiroa babesteko 89 neurri onartu ditu Aldundiak. Guztira, sei milioi euro inbertituko ditu datozen sei urteetan.

Caicedo Yusoko lakuko Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) eta babestutako biotopoa den Añanako diapiroa kudeatzeko eta babesteko neurriak onartu ditu foru erakundeak. 89 neurri dira eta guztira sei milioi euro inguru inbertituko ditu datozen sei urteetan. Besteak beste, Caicedo Yusoko lakuaren eta Añanako diapiroaren interpretazio gune bat sortuko dute. Era berean, inguru natural horretako interesgune nagusiak lotuko dituen ibilbide geologiko bat diseinatuko dute eta lakuan hegazti behatoki bat eraikiko dute.

Horrez gain, espezie inbaditzaileak kontrolatzea eta bertako espezieak zaintzea ere aurkitzen dira Arabako Foru Aldundiak ingurune hau babesteko hartuko dituen neurrien artean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide