Onddo preziatuaren sekretuak ezagutarazteko eta boilurgintza sustatzeko antolatu dute Erriberabeitiako Udalak eta Arabako Aldundiak topaketa. Iaz ehunka lagun bildu ziren azokak iraun zuen hiru egunetan Rivabellosara. Larunbatean eta igandean zabalik izango den onddo salmenta eta erakusketaz gainera, hitzaldiak eta onddoarekin lotutako zenbait jarduera erakusgai izango dira herriko kaleetan; tabernariek ere parte hartuko dute.
OSTIRALA, 20
20:00 pintxo-pote trufatua Rivabellosako tabernetan. II. pintxo trufatu lehiaketa.
LARUNBATA, 21
11:45 Hitzaldia: 'Truficultura hoy', Rivabellosako gizarte etxean.
13:00 boilur beltzaren dastaketa.
16:30 azokaren ateak zabalduko dira, Rivabellosako kirol gunean
18:00 boilur beltzaren aparteko zozketa solidarioa, gizarte etxean.
IGANDEA, 22
10:30 azokak ateak irekiko ditu, rivabellosako kirol gunean.
12:00 erakustaldia: txakur bidezko boilur-bilaketa.
13:00 Cooking show. Rivabellosako frontoian.
14:00 II. pintxo trufatu lehiaketaren sari banaketa.