Suhiltzaileek hemeretzi ume erreskatatu dituzte Andagoian urak harrapatuta geratu den eskola-autobus batetik

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2017ko urt. 11a, 15:39
Suhiltzaileek autobusetik atera behar izan dituzte umeak.

Gasteizko  suhiltzaileek 19 ume eta bi heldu erreskatatu dituzte Andagoia herrira sartzeko zubiaren azpian urak harrapatuta geratu den eskola-autobus batetik.

09:30ak aldera gertatu da ezbeharra. Baias ibaiak gainezka egin du, eta urak A-4356 errepidetik Andagoiara sartzeko errepidea hartu du, bertatik igarotzea oztopatuz; horrek ezustean harrapatu du ibilgailuaren gidaria.

Bertan mugitu ezinik gelditu da autobusa, ura gurpilen altuerara iristen baitzen, eta bidaiariak ezin ziren bertatik atera. Horrenbestez, suhiltzaileek joan behar izan dute, eta txalupa pneumatiko baten laguntzaz, besoetan atera dituzte banan-banan 19 umeak eta haiekin zihoazen bi helduak. Autobusak 35 leku ditu, eta inguruko ikasleak Izarrako ikastetxera eraman ohi ditu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide