alea.eus

Hiru milioi euroko aurrekontua onartu dute Iruña Okan

Estitxu U. Lopez de Arkaute 2016-12-26 16:34   Politika  Añana  Iruña Oka

Iruña Okako udalbatazak 3.450.000 euroko aurrekontua onartu du hurrengo urteari begira. Langraiz Okan liburutegi berria egingo dute.

 

Hiru milioi euroko aurrekontua onartu dute Iruña Okan
Iruña Okako udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Iruña Okako udalbatzak 3.450.000 euroko aurrekontua onartu berri du 2017. urteari begira; PSEk, PPk eta Irabazik egin dute kontu berrian alde eta EAJ abstenitu egin da. Aurrekontuetan aurreikusten da Langraiz Okako gizarte etxean liburutegi berri bat eraikitzea, eta Bilodan gizarte etxe berri bat. Halaber, Olabarrin haurren aisialdirako guneak egokituko ditu Udalak eta Argantzunera doan bide berdea konponduko dute. Era berean, etxebizitzetan amiantoa kendu nahi duten bizilagunek diru-laguntzak jasoko dituzte. 

Kultur programaziorako eta kirol jarduetarako aurrekontuak mantenduko dira, baita berdintasunari eta euskararen sustapenari zuzendutako diru partidak ere. Halaber, Barandiaran ikastetxean konponketak eta obrak egiteko 25.000 euro bideratu dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa