Lehenbizikoz hurbilduko da ALEA aldizkaria Añana Kuadrillara, ostiralean. Argitalpenak Añanan hitzaldia antolatu du Lantarongo Udalak, eta horretan Añana Bizirik aldizkariak eta Arabako ALEA astekariak parte hartuko dute. Hitzaldiaren ostean, gainera, kafea eta pastak eskainiko zaizkie parte hartzaileei, hitz egindakoari buruz solas egiteko tartea bultzatu asmoz. Hitzaldia gaztelaniaz izango da. Lantarongo Udalak doako autobus zerbitzua antolatu du, herri txikietan bizi diren lagunak hitzaldian parte hartzea errazteko.
ALEA Arabako euskarazko astekaria da, eta 2015. urtean argitaratu zen lehen zenbakia. Euskara ardatz izanik, lurraldea informatiboki kohesionatzea du helburu, Arabako Kuadrillen kolore anitzak hurbilduz. Finean, Arabako euskaldunen komunitatea saretu eta trinkotzea bilatzen du.