Negozio bat kokatzeko aukera berria sortu da eskualdean. Añanako Nekazal Garapenerako Agentziak Gesaltza-Añanan duen dendaren transferentzia enkantean atera baitu. Proposamenak aurkezteko epea hilaren 30 arte zabalik dago.
Ez da gutxieneko kopururik ezarri transferentzia lortzeko, baina 2017ko irailera arte 1.000 euro ordaindu beharko dira urteko errentagatik. Dendaren jabearekin Garapen Agentziak duen kontratua 2017. urteko irailan amaitzen da, eta ordutik aurrera jabearekin zuzenean negoziatu beharko da.
Hortaz, denda hartu nahi dutenen proposamenek bi zenbateko aurreikusi behar dituzte: 1.000 euro urte beteko errentagatik, gehi transferentziari dagokion zenbatekoa. Eskaintzak Añanako Garapen Agentziaren aurrean aurkeztu behar dira, idatziz, paperean edo posta elektronikoaren bitartez.
Ezaugarriak
Lokalak 100 metro kuadro ditu, eta Gesaltza-Añanaren erdian kokatuta dago. Argi indarra eta altzairuak ditu; jarduera baimena badu baina ez elikagaiak saltzeko, izan ere ur-horniketa eta saneamendua sartu gabe ditu. Elikagaiak saltzeko baimena lortzeko komuna jartzeko obrak egin beharko lirateke.
Añana Kuadrillako ekoizleen produktuak saltzeko gune bezala aurreikusita dago Gesaltza-Anañako denda.