Juan Ignacio Lasagabaster Gatz Haranaren Komunitateko Jauna izendatuko dute

Estitxu Ugarte 2016ko ira. 9a, 14:35
Gesaltzako Gatz-Harana. PHOT.OK

Urtero bezala, Gatz Haranaren gatz biltegiratzea ospatuko da, irailaren 10ean Gesaltza Añanan. Gatz Haranaren Oinordekoen Komunitateak Juan Ignacio Lasagabaster omenduko du.

Gesaltza-Añanan "entroje" esaten diote gatz-uzta biltzeko jaiari, eta irailean ospatzen ohi dute. Irailaren 10ean egingo dute aurten. Oso esperientzia interesgarria gatz egilearen lana gertutik ezagutzeko. Gainera, aurten, Juan Ignacio Lasagabaster arkitektoa eta Gatz Haranaren berreskuratzearen bultzatzailea omenduko dute, eta Gatz Haranaren Oinordekoen Komunitateko Jaun berria izendatuko dute.

11:00etan Gatz Haranaren Oinordekoen Komunitateak bandoa irakurriko du, herriko kaleetan, taldeak biltegiratzera deitzeko. 12:00etan gatza biltegiratzeko taldeak osatuko dira eta ordu erdi beranduago gatza biltegiratzera abiatuko dira, txistulariak lagunduta. Ondoren, gazkinek sakuetan jasoko dute gatza eta herriko biltegietara eramango dute 

13:30ean Gesaltza Añanako plazan dantza erakustaldia egingo dute, eta 14:00etan pintxo dastaketa. Arratsaldean tomate erakusketa eta lehiaketa egingo dute, eta 20:00etan kontzertua La Crisis taldearekin.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide