Igandean egingo dute Angostoko azoka

Mirian Biteri 2016ko ira. 2a, 09:43

Artisautzako 70 postu inguru jarriko dituzte Angostoko santutegiaren inguruetan; txahalki eta pataten herri dastatze tradizionala ere izango dira.

Angostoko Azokak 25. urteurrena beteko du, berriz ere egiten hasi zenetik. Urte horietan azokak berreskuratu egin du mende hasieran zeukan izen ona, azken edizioetan 10.000 lagun baino gehiago hurbildu da eta bertara. Horren bueltan, antolatzaileek uste dute aurten bisitari gehiago egongo direla.

Igandean 70 ekoizle baino gehiagoren produktuen erakusketa eta azoka izango da; bereziki, nekazaritza eta elikadurako produktuak eskainiko dituzte, hala nola, euskal pastela, gaztak, taloak, hestebeteak, kontserbak, ogia, eztia eta Añanako gatza.

Horrez gain, txahalki eta pataten herri dastatzea egingo dute, Boilurreko sukaldarien laguntzarekin. Jardunaldiko ekitaldirik garrantzitsuenetakoa da dastatzea; pasa den urtean 1.000 raziotik gora banatu zitzaizkien hara hurbildutakoei.
 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide