Nazioarteko irudi zientifiko onenak bildu dituzte Valderejon

E.U. 2016ko abu. 26a, 15:07

Ilustraciencia irudigintza zientifikoko nazioarteko sariaren hirugarren edizioaren erakusketa zabalik dago Valderejoko parketxean, irailaren amaiera arte.

Valderejora bisitan doazenek aukera izango dute irudigile onenen lanak ezagutzeko; haiek, beren lanarekin, jende guztiarengana zabaltzen dute biodibertsitatearen gaineko ezagutza, zorroztasun eta zehaztasun handiz eginez espezie bakoitzaren argazkia.
 
Erakusketa ibiltari honetan, 40 irudi hautatu dira, epaimahaiak saritutako Acronicus longimanus male and female izenekoa barne, Jorge Ignacio Mesa Alvarezena, edo Psalidognathus friendii izenekoa, Astolfo Mata Betancourt-ena.
 
Ilustraciencia –irudi zientifikoen nazioarteko saria- izeneko ekimen hau datozen hilabeteetan Arabako natura parkeetan zehar ibiliko da eta agerian utziko du irudigileen lanaren balioa, "haiek zientziaren zabalkundea irudiaren bidez egiteko zereginean ematen baitute bizitza".
 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide