Kuartangoko Trinitatearen Erromeria, iruditan

Estitxu Ugarte 2016ko mai. 29a, 19:08

Trinitateko Erromeria ospatu dute gaur Kuartangoko bizilagunek. Dantzak eta giza dorrea izan dira eguneko protagonistak. Nicolas txikia arduratu da dorrearen gailurrera igotzen.

Kuartango Haranako Trinitate ermitara hurbildu dira goizean inguruko herrietako bizilagunak baita Añana Kuadrillako Gaubea, Erriberabeitia edo Iruña Okakoak ere. Egun osoa egin dute dantzan zelaietan. 

'El Castillo' deituriko dantza eskaini diete kuartangarrek bisitariei. Hamar mutilek parte hartzen dute aipaturiko dantzan, Katalunia aldean oso ezaguna den 'casteller' bat eraikitzeko. Gizon horietatik sei behean kokatzen dira, haien gainetik hiru igotzen dira, eta horrela bigarren mailaren gainean beste bat jartzen da. Goitik, azken horren lana goraipamenak ozenki lau haizetara botatzea izaten da. Gaur Nicolas txikiari egokitu zaio inguruko herriak eta herritarrak goratzea. Bestalde, inguruan oso tradizionalak diren beste batzuk dantzatu dituzte.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide