Jende ugari bildu da gaur goizean Erriberabeitian ospatu den neguko boilurra ezagutarazteko ospatu den azokan. Onddo salmenta eta erakusketa egon da herriko polikiroldegian, eta gainera boilurra txakurrarekin nola bilatzen den erakusteko saioa egin dute herriko larre batean. Bestalde Enrique Balza sukaldariak onddoa sukaldatzeko gomendioak eman ditu. Goiz osoan Rivabellosako tabernetan boilurrarekin prestatutako pintxoen dastaketa egon da.