Diputazioak 561.000 euro inbertituko ditu Añanako gatz haranean

Estitxu Ugarte Lopez de Arkaute 2016ko ots. 20a, 15:01

Arabako Aldundiak 561.000 euro inbertituko ditu Gatz Harana Fundazioak aurten gauzatuko dituen jardueretarako, hala, gatza produzitzeko guneak zaharberritzeko nola ingurua sustatzeko eta aparkaleku berria egiteko. Iaz baino 11.000 euro gehiago dira.

Gatzagak kudeatzen dituen Fundazioaren arduradunek nabarmendu dute egitasmoa eragin positiboa izaten ari dela herrialdeko aberastasunean. Hala, Diputazioak urtero ematen duen diru-laguntzaren %87a zergetan itzultzen dute gatzagek. Gainera, Fundazioak aditzera eman duenez 710.000 euroko irabaziak izan zituzten iaz  gatzaren salmenta eta bisita gidatuak kontutan hartuta.  "2014. urtean baino 120.000 euro gehiago irabazi genituen iaz eta finantzazioaren %40a berezko bideetatik egiten dugu ".

Datu horiek guztiak Fundazioak publiko egin duen Gatz Haranaren inguruko ikerketa sozioekonomioan jaso dira. Txostenaren arabera inbertitzen den euro bakoitzaren truke herrialdeak 1,48 euro jaso ditu. Bestalde, berrogeita hamar lanpostu sortu dituztela azpimarratzen dute.

Ikerketa Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzile Ander Ercillak egin du. Gatz Haranak herrialdean duen eragin ekonomikoa aztertu du. Fundazioaren arabera ikerketak agerian utzi du "sei urteetan Añanako gatzagak egitasmo estrategikoa bihurtu direla herrialde osoarentzat eta errentagarriak direla."

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide