Asanbladara deitu dute Barrongo urtegiari buruz erabakiak hartzeko

Estitxu Ugarte Lopez de Arkaute 2016ko ots. 9a, 15:22

Asanbladara deitu dute ostegun honetan Barrongo urtegiaren egitasmoari buruz informazioa zabaltzeko eta erabakiak hartzeko. Batzarra 18:00etan egingo dute Espejoko gizarte etxean.

Gai zerrenda luzea prestatu dute. Lehenik eta behin aurreko astean Arabako Biltzar Nagusietan Nekazaritza diputatu Eduardo Aguinacok EH Bilduren galdera bati erantzunez Barrongo urtegiaren inguruan esandakoa aztertuko dute. UAGA sindikatuak hartu duen jarrera aurkeztuko dute ere eta Ureztatzaileen Taldeko kideek informazioa emanen dute egitasmoari buruz. Bestalde Barrongo urtegiaren inguruan mozioa prestatuko dute Biltzar Nagusietan eztabaidatzeko. Halaber urtegiaren aurrean lurrak urmaelen bitartez ureztatzeko dauden aukerak aztertuko dituzte eta azkenik herri kontsultara deitzeko kontzejuek dituzten eskumenak mahai gainean jarriko dira.

Urte luzez geldituta egon ostean iazko abuztuan atera zen informazio publikora Barrongo urtegiaren egitasmoa eta orduan ezagutu zituzten kaltetuek benetako zifrak. Harriduraz hartu  zituzten. Añanako sailak ureztatzeko Albinaren tamainako urtegia egin nahi dute, 70-80 hektarea lur inguru okupatu eta 182 miloi euro gastatu. Bestalde Barron eta Atiega herrien arteko errepidea desagertu eta 35 metroko presaren horma nagusia Atiega herritik gertu eraikiko dute. 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide