Gai toxikoen maila gainditu du Zadorra ibaiak Lantaronen eta Iruña Okan

Erredakzioa 2016ko urt. 13a, 17:41

Gai toxiko arriskutsuen maila beste behin gainditu du Zadorra ibaiak Ebroko Ur Konfederazioak urtero egiten duen txostenaren arabera.

Legediak zehazten dituen parametroak aise gainditu ziren Lantaronen eta Iruña Okan 2014. urtean.

Arazo nagusia Lantarongo industrialdearen urak jasotzen duen Miranda de Ebroko kontrol gunean atzeman dute. Lantaronen dozenaka enpresa eta industria kimikoak daude eta horiek kontrolatzeko ezarrita dago kontrolgunea, isuri arriskutsu arruntak neurtzeaz gainera industria kimikoen kutsatzaile espezifikoak neurtzen ditu. Txostenaren arabera Zadorran neurtutako benzotiazol eta mercaptobenzotiazol produktuek legez ezarritako muga hainbat aldiz bikoiztu dute.

Bigarren arazoa Trespondeko kontrol gunean atzeman dute. Zadorrako ibaiaren urak gai toxiko ugari daramatza eta gainera legez ezarritako mugak aise gainditzen dituzte. Halaber, bi kontrol guneetan sedimentuak aztertu ondoren merkurio, kadmio, kobre, nikel, kromo, beruna eta zink bezalako gai arriskutsuak topatu dituzte.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide