Euskal Eskola Publikoa matrikulazio garaia

admin 2012-02-02 10:03   Berriak


Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Noiz?URTARRILAren 30etik OTSAILAren 10era

Non?ON LINE eta IKASTETXETAN
Arabako ikastetxeen zerrenda eta hizkuntza eredua: HEMEN

Demode quarter

admin 2012-02-01 11:55   Berriak DEMODE quarter umorez betetako musika ikuskizun harrigarria da, eta taldea eratzen duten lau kideek saio berezia eskainiko digute beren nortasun xelebrearekin.

DEMODE quarter
DEMODE quarter
Noiz? OTSAILAK 2, OSTEGUNA 10:00etan eta 16:00etan
Non? VITAL KUTXA FUNDAZIOA aretoan
Sarrerak: 3€ (IKA euskaltegietan salgai)
Antolaketa: KULTURika '12
Informazio gehiago: HEMEN

 

Arte eta haurtzaroari buruzko II. Jardunaldia

admin 2012-01-31 11:44   Berriak
Arte eta haurtzaroari buruzko II. Jardunaldia

Haur hezkuntzako ikasleei zuzenduta dagoen jardunaldi honetan arteak haurtzaroan duen eragina aztertuko da. 

 

 

Artea eta haUrtzaroari buruzko II. Jardunaldia

Noiz?URTARRILAK 31, OTSAILAK 1 eta OTSAILAK 2

Non?TXOROLEKU (Florida parkean)

Antolatzailea: EHUko Gasteizko Irakasleen Eskola

Informazio gehiago: HEMEN

Lisabö, kontzertuan Jimmy Jazz aretoan

admin 2012-01-31 11:29   Berriak Lisabö, kontzertuan Jimmy Jazz aretoan

Lisabö hasi da Animalia Lotsatuen Putzua diskoa aurkezteko bira lotzen. Otsaileko lehenengo kontzertua Gasteizen izango da, Jimmyjazz aretoan, hain zuzen ere. 

 

Lisabö, kontzertua

Noiz? OTSAILAK 4, LARUNBATA, 21.00etan

Non? JIMMYJAZZ Gasteiz

Sarrerak: 10€ (HEMEN salgai)

Informazio gehiago: HEMEN

 

Udalaren Liburutegi Sarea, jarduera programa

admin 2012-01-30 11:53   Berriak
Udalaren Liburutegi Sarea, jarduera programa

Irakurtzen duena arriskutsua da.

Idazten duena arriskutsua da.

Eta kontatzen duena arriskuetan sartzen da.

Eta kontatzen dena entzuten duena,

arriskutsua bihur daiteke...

Arriskuetan sartu nahi?

 

Udalaren Liburutegi Sarea

Jarduera programa

2012 URTARRILA - MARTXOA

Informazio guztia: HEMEN

Arabako kuadrilla arteko bertso txapelketa 2012

admin 2012-01-30 11:28   Berriak
Arabako kuadrilla arteko BERTSO txapelketa 2012

Aurkezpenaren ostean Arabako kuadrilla arteko bertso txapelketa datorren asteburuan hasiko da. Araban zehar lau saio izango dira...

 


Arabako kuadrilla arteko BERTSO TXAPELKETA 2012

OTSAILAK 3, OSTIRALA, Gasteizen, Gaztetxean, 20:30
Afarian (15€) izena emateko asteazkena azkeneko eguna
Deitu: 688 695 875

Bat-batekoa:Gasteizko MuinokoKatuak (vol. II) Vs Gasteizko Eguzkilore
Idatzizkoa: Gasteizko Gaztetxea Vs Aguraingo Gazte Asanblada
OTSAILAK 4, LARUNBATA, Zalduondon Zeledon txiki elkartean, 14:00
Bazkarian (15€) izena emateko osteguna azkeneko eguna.
Deitu: 645 738 293
Bat-batekoa:Zalduondoko Zeledonen seme-alabak Vs Aguraingo Sorginetxe
Idatzizkoa: Barrundiako Mintzalagunak  Vs Araiako Gaztetxea
OTSAILAK 4, LARUNBATA, Aramaion, Marixeka elkartean, 20:30
Afarian (15€) izena emateko osteguna azkeneko eguna.
Deitu: 688 627 089
Bat-batekoa:Aramaioko Marixeka Vs Urkabustaizko Izarra
Idatzizkoa:Izarrako neskek! Vs Gasteizko Jagobaren bikingoak
OTSAILAK 5, IGANDEA, Gasteizen, Kakiturri-Ehari elkartean, 14:00
Bazkarian (15€) izena emateko osteguna azkeneko eguna.
Deitu: 945 232702 edo xabirico@gmail.com
Bat-batekoa:Gasteizko Kakiturri-Ehari Vs Gasteizko Errexala
Idatzizkoa:Gasteizko Aldapazaleak Vs Gasteizko Bertsoaren saltsan



 

V. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak: izen-ematea ireki da

admin 2012-01-30 11:08   Berriak

Jardunaldia

V. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak Donostian izango dira datorren otsailaren 24an, Kulturgintza euskararen garabidean izenburupean. Dagoeneko ikusgai dago egitaraua, eta izena.-emateko epea ere zabalik dago otsailaren 21 arte.


V. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak
Noiz?OTSAILAK 24, OSTIRALA
Non? MIRAMONgo ZIENTZIAREN MUSEOAN, DONOSTIA
Informazio gehiago:HEMEN

Irakurri gehiago http://www.gasteizkoagenda.com/2012/01/v-euskal-soziolinguistika-jardunaldiak.html

 

Aguraingo haurren bertso eskola

admin 2012-01-27 09:51   Euskararen Agenda Txikia

8 urtetik 12 urtera bitartean badituzu, bertsoek zirrara sortarazten badizute eta lagun artean gozatzea gustatzen bazaizu... ez gelditu besaulkian esertia eta etorri Aguraingo Bertso Eskolara!

 

Zatoz bertso eskolara! Haur talde bat sortzera goaz!

Noiz?URTARRILAK 27, OSTIRALA, 18.00etan

Non?ARRAMEL kalea 2 (San Juan plaza ondoan)

Informazio gehiago:HEMEN edota 945010505 Aguraingo haurren bertso eskola

Hitzaldia: Euskera, entra un idioma en casa (gazteleraz izango da)

admin 2012-01-25 11:41   Euskararen Agenda Txikia
Hitzaldia: EUSKERA, entra un idioma en casa (GAZTELERAZ izango da)

Euskara ez dakiten eta seme-alabak eskolan hasi berriak dituzten gurasoei hainbat aholku emango dizkie. 

Hitzaldia: EUSKERA, entra un idioma en casa (GAZTELERAZ izango da)

Hizlaria:Paula Kasares

Noiz? URTARRILAK 25, ASTEAZKENA, 18.00etan

Non? ZABALGANA ikastetxean

Informazio gehiago:HEMEN

Egingo al dugu?? Hitzaldiak urtarrilean...

admin 2012-01-25 11:38   Berriak

Egingo al dugu?? HITZALDIAK URTARRILEAN...

Literatura, kirola eta ekonomia... horiek dira urtarrileko gaiak Gasteizko AEK euskaltegiek antolatutako hitzaldietan. Interesgarriak izango zaizkizulakoan... ON egin!!

  • "Kirolean emakumea eta profesionala", Patri Pinedo eskubaloi jokalariaURTARRILAK 25, 11.00etan, Aixkiria euskaltegian
  • "Krisia kanpotik eta barrutik", Joseba Garmendia ekonomista eta antropologoa.URTARRILAK 26, 18.00etan, Amaia zentroan.

Hitzaldia: ¿Cómo ayudarles en las tareas escolares si no sabemos euskara?

admin 2012-01-24 10:04   Euskararen Agenda Txikia
Hitzaldia: ¿Cómo ayudarles en las tareas escolares si no sabemos euskara?

Euskara ez dakiten gurasoei seme-alabei eskolako lanetan laguntzeko tresnak eta aholkuak eskainiko zaizkie hitzaldi honetan.

Hitzaldia: "¿Cómo ayudarles en las tareas escolares si no sabemos euskera?"

Noiz?URTARRILAK 24, ASTEARTEA, 18.00etan

Non?IPARRALE GIZARTE ETXEAN

Hizlaria: Iñaki Eizmendi

Informazio gehiago:HEMEN

Kultur Errota: Buah txabal!

admin 2012-01-23 14:42   Berriak
Kultur Errota: Buah txabal!

Garikoitz Kortabitarte, goitizenez Beti, hogei urte bueltako gazte bat da. Bere goitizena beti lokalean sartuta egotetik datorkio. Bart, salbuespen moduan, herrira atera da parrandara eta tragedia gertatu zaio: mugikorra galdu du. Zergatik da, ordea, mugikorra galtzea halako tragedia Betirentzat?

Garikoitzek horren zergatia kontatzen digun bitartean, euskararekin duen harreman gatazkatsua, bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoen parodia muturreko baten lekuko egingo gaitu.

 

Buah txabal! antzerkia

Egilea: Unai Iturriaga

Aktorea: Jon Zubiaga

Noiz?URTARRILAK 24, ASTEARTEA, 20.30ean

Non?PARRAL tabernan

Informazio gehiago:HEMEN

Antolaketa: GEU elkartea

Euskaraz bizi nahi dut film laburren lehiaketa

admin 2012-01-23 11:32   Berriak

Euskaraz bizi nahi dut film laburren lehiaketa

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak euskaraz bizitzeko nahia film labur batean adierazteko lehiaketa antolatu du. 

 

"Euskaraz bizi nahi dut" film laburren lehiaketa

Noiz? lanak entregatzeko azken eguna: MARTXOAK 18

Non? www.euskarazbizinahidut.org 

Informazio gehiago: HEMEN

 

GEUrekin mendira... igandean Oro Santutegira!!

admin 2012-01-23 10:46   Berriak

GEUrekin mendira... igandean ORO Santutegira!!

GEUrekin mendira taldeko mendizaleek irteera berezia antolatu dute datorren iganderako. Irteera honetan GEUrekin mendira taldeak 17 urte beteko ditu!! 

 

GEUrekin mendira, ORO santutegia

Noiz?URTARRILAK 29, igandea (goizeko irteera)

Nora? OTOGOIENetik ORO SANTUTEGIra (joan etorria 4-5 ordukoa)

Non? Irteera lekua eta ordua: goizeko 8.30ean Mendizorrotzeko aparkalekuan (Beti Jai frontoien aurrean)

Arduraduna: 945266812 / 665736661 (Bego)

 

Gasteizko txapalarta maratoia heldu da!!

admin 2012-01-20 09:38   Berriak
Gasteizko txapalarta maratoia heldu da!!

Familientzako sukaldaritza saioa!!

admin 2012-01-19 18:22   Euskararen Agenda Txikia

Familientzako sukaldaritza saioa!!

Gasteizko Mintzalagunak antolatzen duen sukaldaritza ikastaroan familian aritzeko izena emateko epea zabalik dago oraindik.


"Euskara pil-pil erara" sukaldaritza ikastaroa

Familientzako saio berezia

Noiz?URTARRILAK 25, asteazkena, 18:00 - 20.30
Non?ERREXALA elkartean (Aiztogile kalea 62)
Prezioa: mintzalagunek eta gurasolagunek: 7,5€ / umeek 5€ / besteek 10€
Izena emateko:mintzalaguna@geugasteiz.com / 648907565

On egin!!

Emakume berria, arte berria ikastaroa

admin 2012-01-19 09:46   Berriak

Emakume berria, arte berria ikastaroa

Kurtso honen helburua "arte" kontzeptuaren azterketa sakona eta horrela izendatzen ditugun praktika historikoen gaineko hausnarketa egitea da. Izan ere, gehiegitan ahazten zaigu artea gizarte patriarkal eta matxista batean jaiotako giza ekintza dela, eta ondorioz, bere oinarriak ez direla teoriek dioten bezain neutro eta unibertsalak izan. 

Emakume artista ezagun askorik ez egotea artearen definizioarekin eta baloreekin oso lotua dago. Eta ez bakarrik hori: hogeigarren mendearen hasieran, artea eta bizitza elkartuz eta artearen kontzeptua sakonki eraldatuz joan zenean, zein garrantzi izan zuten hainbat emakume artistak aldaketa horien gain? 

Emakume berria, arte berria (20 ordu / 10 saio)

Noiz? OTSAILAren 22tik MAIATZAren 9ra. Asteazkenetan, 10:00etatik 12:00etara

Non?MONTEHERMOSO KULTURUNEA

Prestatzailea: Haizea BarcenillaInformazioa eta izen-emateak: 010 / www.vitoria-gasteiz.org Emakume berria, arte berria ikastaroa

Read more http://www.gasteizkoagenda.com/2012/01/emakume-berria-arte-berria-ikastaroa.html

Asteburuko bertso saioak

admin 2012-01-17 10:15   Berriak

 

  • Bertso-poteoa.Urtarrilak 20, ostirala, 20:00etan OIONen  (Adoniz tabernatik) + Bertso afaria 22:00etan Guridi jatetxean.Bertsolariak: Orlando Arreitunandia, Unai Bengoetxea, Iker Olabarrieta. Oiongo Bertso-eskolak antolatuta.
  • Bertso-jaialdia. Urtarrilak 20, ostirala, 19:30ean LEGUTIOn. Bertsolariak: Julio Soto, Iñaki Viñaspre, Ander Solozabal, Unai Iturriaga. Legutioko Udalak antolatuta.
  • 2012ko Arabako Kuadrilla arteko bertso txapelketa. Aurkezpen publikoa. Urtarrilak 21, larunbata, 10:00etan GASTEIZen (AMAIA zentroan). Parte hartzaileak: talde ezberdinen ordezkariak, ABEren lehendakaria, txapelketaren koordinatzailea. Arabako Bertsozale Elkarteak antolatuta.
  • Bertso bazkaria.Urtarrilak 21, larunbata, 15:00etan GASTEIZen (Armentegi Sagardotegian). Bertsolariak: Zigor Enbeita, Manex Agirre, Rikardo Gonzalez de Durana, Asier Iriondo. Arabako Bertso Elkarteak antolatuta.
  • Bertso-bazkaria. Urtarrilak 21, larunbata,14:30ean LAUDIOn. Bertsolariak: Izar Mendiguren, Iñaki Viñaspre, Unai Mendibil. Auziperatuen lagunek antolatuta.

 

Informazio gehiago: HEMEN

 

Asteburuko bertso saioak

Haur eleaniztunen gurasoentzako hitzaldiak

admin 2012-01-16 10:45   Berriak
Haur eleaniztunen gurasoentzako hitzaldiak

 

Gizarte eleanitz batean bizi gara. Eleaniztasun hori  biziko dute gure seme-alabek. Lagundu diezaiegun eleaniztasuna beraientzat positiboa eta abersgarria izan dadin.


Haur eleaniztunen gurasoentzako hitzaldiak
Noiz?2012o urtarrila eta otsaila
Non?Gasteizko gizarte etxe eta ikastetxe batzuetan
Informazio gehiago:HEMEN

www.euskaraba.com

Igor Arzuaga Luis Vil, Mara Mara

admin 2012-01-16 10:20   Berriak
Igor Arzuaga Luis Vil, MARA MARA

 

Igor Arzuaga eta Luis Vil musikariek zuzeneko emanaldia eskainiko dute Parral tabernan. Duela hilabete eskas, Gaztelupeko Hotsak zigiluaren babesean argitaratu duten diskoa aurkeztuko dute emanaldi honetan. "Mara mara" izenpean kaleratu den lanean, bi musikarien unibertso pertsonalek egiten dute bat, emaitza erakargarri eta ederra sortuz. ( Musikazuzenean)


Igor Arzuaga & Luis Vil
Noiz? URTARRILAK 17, ASTEARTEA, 20.30ean
Non? PARRAL TABERNA
Informazio gehiago:www.luisvil.net