Soldata diferentzia emakune eta gizonen arteko berdintasun eza eragin eta betikotzen duela gogoratu du emakundek

admin 2012-03-05 11:15   Gutunak Logo_Emakunde_red
Bihar, otsailaren 22an, emakume eta gizonen  arteko soldata berdintasunaren aldeko eguna da
  • Egun, soldata diferentzia urtean 7.000 euro ingurukoa da
  • EAEn, zatikako ordutegia duten lanpostuen %85,3 emakumeek betetzen dute
Bihar, otsailaren 22a, Emakume eta Gizonen soldata berdintasunaren aldeko Eguna izanik Emakundek/Emakumearen Euskal Erakundeak gogoratu du soldata diskriminazioa dela gaur egun emakume eta gizonen arteko ezberdintasuna eragin eta betikotzen duen faktoretako bat.  

Zer da

admin 2012-03-05 11:11   Zer da

Atal honetan zuek zarete protagonista nagusiak! Bidal

iezaguzue argitaratu nahi duzuen hori, guztion artean

sare euskalduna josten jarrai dezagun! Argazkiak,

marrazkiak, zorion-agurrak, ikus-entzunezkoak, gutunak...

Animatu eta parte hartu!

Behar ez dugunetik murriztu dezatela

admin 2012-03-05 10:53   Gutunak

P1020250_1

 

Gaur, otsailak 22, asteazkena, sardina erre ondorengo egunean, AHTren aurkako zenbait ekintzaile aldean upel bat baino ez dutela, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean elkartu dira, AHT eraikitzea dirua alferrik xahutzea dela salatzeko, krisi eta etengabeko murrizketa garai honetan batez ere. Eta hau ez da mozorroa, errealitatea baizik.

Osakidetza eta hezkuntzarako aurrekontuak murriztu dituzte, baina AHTrako %27 gehiago erabiliko dute 2012an. Naturari eta gizarteari jada kalte larria egin dioten arren, Euskal Ya eraikitzeko behar denaren zati txiki bat baino ez dute gastatu (%15-%20 inguru). Beraz Ya bukatzeko aurtengo kopuru bera (380 milioi euro) 12 urtez jarraian erabili beharko lukete, gutxienez.

 

Zer gertatuko litzateke erleak desagertuko balira?

admin 2012-03-02 10:05   Bitxikeriak

Ba al zenekien erleak dinosauroen bizilagunak izandakoak direla? Erleak duela 80 milioi urte sortu ziren eta gaur egun gure artean jarraitzen dute, pozik egotekoa zalantzarik gabe. Zoritxarrez azkenaldian erle populazioa nabarmen gutxitu da eta adituak kezkaturik daude, erleen desagertzeak gehienok uste baino ondorio latzagoak suposa ditzakeelako.

Apis mellifera da gure inguruan bizi den erle motaren izen-abizena. Egun Euskal Autonomi Erkidegoan 23.000 erlauntz daude eta Nafarroan 10.000 erleen inguruan aritzean askori eztia etorriko zaio burura. Baina erleen garrantzia ez da eztiaren ekoizpenera mugatzen, ezta gutxiago ere.

 

Zurrukutuna

admin 2012-02-21 13:30   Errezetak

Osagaiak:

  • Olioa
  • Baratxuria
  • Oilasko salda (Starlux, gallina blanca…)
  • Zopako ogia
  • Pikotxo piperrrak
  • Txorizo piperren haragia
  • Azukrea
  • Gatza
  • Pirrauts mina
  • Piperrauts goxoa
  • Bakailao solomotxoak

Nola egin: 

Honekin guztiarekin hasteko emanen dugun lehen urratsa izanen da zopako ogia hartzea eta xerra finetan moztea. Ogia arraso xerratua dugunean,  plater batean utzi eta bazterrean utziko dugu beranduago erabili ahal izateko.  Bigarrenik, baratxuri aleak hartu eginen ditugu eta zuritu. Behin zuriturik ditugunean, xafla finetan xerratuko ditugu. Horiek ere erreserbatu eginen ditugu beranduagorako.

Oraintxe da momentua lapikoa sutan paratzeko eta bertara oliba olioa botatzeko. Olioa franko bero dagoenean baratxuri xerrak erantsiko ditugu eta “dantzan” utziko ditugu istant batez, baina kontuz ibili behar dugu baratxuria gorritu ez dadin sobera orduantxe gustu mikatza hartzen baitu. Halaxe gabiltzala, astia ailegatu da xerraturiko ogia oilotara botatzeko eta koilara baten laguntzaz bulta batzuk emateko ogi puskek olioaren gustua har dezaten. Hori guztia burutua dugula oilasko salda erantsiko diogu eta harekin batera gatza eta txorizo piperren haragia. Bertan  irakiten utziko dugu ogia ongi-ongi beratu arte.

Bitartean, bakailaoari helduko diogu. Bertze ontzi batean (agian, hobeto padera baldin bada) bost bat koilarakada oliba olio paratuko ditugu berotzen. Olioa ez da sobera berotu behar, eta epel dagoenean, bakailao zatia bertan sartuko dugu bere azala goiko aldera duela. Bakailao zatiak ez du inola ere frijitu behar, are eta gehiago, egosi egin behar baitu. Konturatuko gara bakailaoa garden izatetik zuri izatera pasatuko dela. Halako kolorea hartzen duenean, kontu handiz atera behar dugu zartaginetik eta plater baten gainean utzi. Paderarekin ere bertze hainbertze egin behar dugu, sutatik atera, alegia, eta hozten utzi. Paderako olioa franko hotz dagoenean, atera eginen dugu olio gehiena edalontzi batera.  Orduantxe hartu egin behar dugu iragazkia eta paderako olioa irabiatu eginen dugu  hozturiko olioa mantso-mantso erantsiz. Gauzak ongi egin baldin baditugu, antzemanen dugu pil-pila egina dugula. Halaxe baldin bada, bertan utzi eta piperrei ekinen diegu.

Oraingoan piperren txanda da.  Oraintxe arte bezalaxe, olio koilarakada bat jarri dugu ontzi batean  eta bertara baratxuri ale baten erdia xerratuko dugu.  Orduantxe, pikotxo piperra hartuko dugu eta bertan jarriko dugu, eta  gatza eta azukre pixka batekin  irakiten utziko dugu hamar bat minutuz. Hori egin ondoren, piperra zartaginetik atera eta xerratu eginen dugu.

Nola aurkeztu:

Aproposena da zurrukutuna kristalezko katiluan aurkeztea honelaxeko  moduan: azpi azpian burruntzalikada bat zopa. Ondoren, bakailao konfitatua eta haren gainean pil-pil saltsa apur bat. Guztiaren gainean pikotxo piper zerratua paratzea besterik ez da egin beharko.

 

 


Egilea: Patxi Irigoien Goia


Patata “Baltzak”

admin 2012-02-21 13:26   Errezetak

Osagaiak:

  • Txipiroiak eta tinta   
  • Tipula            
  • Porrua                                   
  • Baratxuria
  • Tomatea                   
  • Salda                          
  • Ardo beltza               
  • Patatak

Hasteko,  barazki guztiak xehatuko ongi garbitu ondoren. Noski, piper berdeen kasuan zoztorrak eta haziak arraso kenduko dizkiegula. Hori egin ondoren, ontzi batean izanen ditugu erabat xehatuak tipula, piper berdea,  porrua, tomatea eta baratxuri bi ale. Erabili ahal dugu poteko tomatea ez baldin badugu freskoa zuritzen eta hazi kentzen ibili nahi.

 

Bat, bi, hiru ...pintxo

admin 2012-02-21 13:23   Errezetak

 

Pintxo hotza: Hondarraitz ogitartekotxoa

Nola egin:

Hasteko, piperra hartu eta uretan garbitu. Hura lehortu ondoren, labana batez zoztorra kendu eta erdibitu. Behin hori egina daukagula, haziak kendu eta zartaginean olio pixka bat paratu ondoren, piper berdea ongi frijitu bi aldeetatik.

Halaxe dagoenean, plater batera atera eta bertan utzi istant batez.

Jarraitzeko, ogitartekotxoko launa antxoa erabiliko ditugu: bi gatzetan onduak eta oliba olioan kontserbatuak; eta beste biak, aldiz, ozpinetan onduak.

Bukatzeko romanito delako ogia zabaldu labana batez eta bertan sartu osagai multzoa, hots, piper berde frijitua eta bi motatako antxoak.

 

Arrautzopil anitzak

admin 2012-02-21 13:03   Errezetak

OSAGAIAK:

  • · Tipula eta aliolia: tipula, olioa, gatza, poteko maionesa eta baratxuria
  • · Pikotxo piperrak eta odolkia: Odolkia, tomate frijitua, pikotxo piperrak
  • · York udaizapiko eta gasnarekin: York urdai azpiko xerrak eta gazta xerrak

Nola egin:

Urrats komuna:

Lehen urratsa  bada patatak zuritu eta xehatzearena.  Neu ez naiz lagunegia patatak kubotxoetan zatitzearena eta nahiago dut “patata-losa” txikitan xehatzen baditugu.  Halaxe ditugunean patatak, zartagin batean olioa jarriko dugu berotzen. Beroegi izan gabe, patatak bertaratuko ditugu eta bueltak emanen frijituko ditugu pixka bat gorritu arte. Prozesuaren hasieran patatak gazituko ditugu. Gorritzen hasten direnean, bitsadera baten laguntzaz aterako ditugu paderatik  ontzi batera.  Patatei eskatu adina arratza xehatu behar dizkiegu gainean, eta horretarako onean dugu banan bana xehatzea arrautzak. Gero, padera olio pixka batekin jarriko dugu berotzen eta franko bero denean, arrautzopila masa botako dugu bertara arrautza egin arte eta eman behar diren bueltak emanez. Bueltak emateko badaukagu plater baten laguntza izatea.

 

Publizitatu zaitez gurekin

admin 2012-02-14 10:30   Publizitatea
IRAGARKI EREDUAK ETA PREZIOAK
Hilean 15 egun Astebetez
Bannerra orrialde guztietan 600€ 350€ 200€
468px x 60px
Bannerra orrialde guztietan albo batean 750€ 400€ 250€
300px x 250px
Bannerra orrialde guztietan albo batean 400€ 225€ 135€
300px x 90px
Bannerra buletin digitalean - 200€ -
120px x 120px
Banner finko produkzioa 105€
Banner mugimendudun produkzioa 155€

ORIGINALAK BIDALTZEKO BALDINTZAK
Formatuak: PDF, TIFF, EPS edo JPEG.
Euskarriak:

KONTRATAZIO ARAUAK
Formatuak: PDF, TIFF, EPS edo JPEG.
Euskarriak:
  • Publizitate espazioa hitzartutakoan bezeroak publizitate-agindua sinatua eta izenpetua bidaliko du GEUra.
  • Aldez aurretik bezeroarekin ez bada kokapen zehatzik hitzartu, GEUk erabakiko du iragarkia non kokatu.
  • Iragarkiaren prezioa indarrean dauden tarifen araberakoa izango da eta zenbateko horri BEZ zergaren %18 erantsiko zaio fakturatzean.

HARREMANAK
GEU Elkartea
Pedro Asua kalea, 2-3. Solairua
01008 Gasteiz (Araba)
T.: 945 22 21 53 / M.: 688 694 749
Eposta: geukomertziala@gmail.com

Txillardegiri Gasteiztik

admin 2012-02-14 09:33   Bertsoak


TXILLARDEGIRI GASTEIZTIK

Doinua: Gogoratzen naiz lehengo amonen…

 

Hona zu etorri zinen batean

Gasteizko euskaltzaleengana, 

aipagai zure gazte garaian

hiri honek zuen zama:

“Hizkuntza aldetik Salamanca edo,

ia ematen zuana”.

Zorionean denbora hori 

aspalditik da joana,

zeren ikusi zenuen nola

joan den ehuntzen euskal trama,

astiro, baina goraka doa

gure euskaldun izana.

Gasteiz, jada, ez da Salamanca,

hainbatek egin du lana.

Zureak ere lagundu digu

gu biltzen elkarrengana.

 

2012/01/31

Egilea: XAbi Rico

Harpidetu

admin 2012-02-08 10:15   Harpidetu

Euskararen Agendaren harpidetza egiteko bi modu, aukeratu zurea!!!



Eskaera: agenda@hirinet.nethelbidera idatziz.


Euskararen Agendaren  RSS jariora harpidetu, hemen

Inauteri gala, jai berdea!

admin 2012-02-08 09:36   Berriak

Inauteri gala, jai berdea!

Jai ikaragarria antolatu du AEK euskaltegiak inauteriak ospatzeko. Urtero gai bat jartzen dute mozorrotzeko eta aurtengoa berdea da.


Inauteri gala
Noiz? OTSAILAK 17, OSTIRALA, 20.30etatik aurrera
Non? JIMYY JAZZ ARETOAN
Zer? photo call, luntxa, mozorro desfilea, bideo emanaldia, sariak, dantzaldia...
Informazio gehiago:HEMEN
Honez gain, Jon Dalton musikariak inauteri berderako bereziki sortu duen abesti eta bideoa aurkeztu nahi dizue AEK-ek. Goza, goza... inauteri berdea!!

Prentsa Gunea

admin 2012-02-07 14:16   Prentsa Gunea

GARA 2012-04-20

Hirinet.net, Gasteizko euskaldunentzako sareko atari berria abian dago jada

GEU elkarteak Gasteizko euskaldunentzako sareko atari berria abian jarri du: Hirinet.net. Informazioa, entretenimendua, gaurkotasuna eta parte-hartzea dira sareko

 


AGUR 2011 GEUrekin MENDIRA taldeko lagunek eta Gasteizko Mintzalagunek urte berriari ongi etorria eman diote Gorbeia mendiaren tontorrean. ETB1eko kamarak ere han izan dira!! "Agur 2011" saioa:



BERRIA-ARABAKO HITZA 2011-05-20
AURREKONTUAREN %2 EUSKARA EKIMENETARAKO IZATEA ESKATU DUTE
Gasteiz euskalduntze bidean jartzeko 10 urrats aurkeztu dizkiote Udalari Euskalgintzako hainbat eragilek.

GARA 2011-05-19
Colectivos euskaltzales solicitan una política lingüística «eficaz» en Gasteiz
Los representantes de nueve colectivos euskaltzales de Gasteiz reivindicaron ayer la puesta en marcha de una normativa municipal «eficaz» para fomentar y normalizar el uso del euskara en la capital alavesa.

BERRIA. 2011-04-12
EUSKARAZ MINTZATZEKO GONBITA
GEU elkarteak bultzatutako ekimena aurkeztu dute Gasteizen, Nahi baduzu, euskaraz.


GARA. 2011-04-07
«Nahi baduzu, euskaraz», zerbitzu arloan euskara sustatzeko kanpaina
GEU elkarteak "Nahi baduzu euskaraz" kanpaina aurkeztu zuen atzo Gasteizen, ostalaritzan eta merkataritzan euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin.


ARGIA. 2011-04-07
Gasteizko denda eta tabernetan euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina abian da.


DNA. 2011-04-7
'Nahi baduzu, euskaraz!'
Leloa daraman ekimena hasiko da Gasteizen euskaldunen eguneroko harremanak euskaraz izan daitezen errezteko. (moldatuta)


DNA. 2011-03-29
Antton Aranburu llega al Casco con las canciones de "Goraka"
La programación cultural del Parral cruza su camino con los actos de la Korrika Kultural.
Como cada martes, la programación cultural organizada por el escenario del Parral vuelve hoy a encontrarse con el público, una vez más con la música como reclamo. Eso sí, las tablas del Casco Viejo unen en esta ocasión su camino con los actos preparados por la Korrika Kultural a través de la asociación gasteiztarra GEU. Entre los tres proponen, a partir de las 20:30 horas, un nuevo cara a cara en directo con Antton Aranburu.


Diario Vasco. 2011-03-16
El centro cultural Montehermoso acoge el circuito de cortos Laburbira
Con estas proyecciones, el espectador viajará por las diferentes formas de hacer cine. Mañana se proyectarán nuevas cintas en euskera, a partir de las 19:00 horas.

BERRIA. 2011-10
Araban euskaraz bizi ahal izateko beste pauso bat


Arabako mintzalagunei BERRIAren harpidetza errazteko hitzarmena sinatu dute Aldundiak, EKTk eta GEU elkarteak.

DNA. 2010-10-9
"Kalean orain dela hamabost urte baino gehiago entzuten da euskara"
Arabako euskararen erabileran aurrerapauso handiak nabari dira.
Euskaraz hitz egitera ohituta daudenen laguntza, babesa eta errespetua jasotzeak garrantzi handia du.
Gasteiz. Duela 25 urte baino gehiago, elkarteen sortzaileak egin zuten diagnosiak esaten zutena baieztatu da: euskararen ezagutza, ezinbestekoa izanik, ez da nahikoa, eta euskaldunon hizkuntza komunitatea biziko bada, erabilera bermatu behar da, horretarako, arlo guztietan, aukera nahikoa emanez, motibazioa landuz eta euskararen funtzio eta baligarritasuna berreskuratuz. Horregaitik euskara elkarteek duen helburua zehatza da, erabilera soziala zabalduz euskararen egoera normalizatzea, eta horregatik ere Topagunearen helburua, euskara elkarteen federazioa, elkarteen lana eraginkorragoa izaten laguntzean datza.

Bazkideak

admin 2012-02-07 14:13   Bazkideak
bazkide egin zaitez
Hemen dituzu 2012ko GEU elkarteko Batzar Orokorrean aurkeztutako dokumentuak ikusgai.

 

 

 

 GEU elkarteako BAZKIDE izan nahi duzu?
Bazkide izanda euskarak Gasteizen duen presentzia areagotzeko laguntza emango duzu eta kide izateak GEU elkarteak tarteka eskaintzen dituen lehentasunez gozatzeko aukera emango dizu.
GEU elkarteko 2012ko bazkidetza kuota: 25 €
GEUko bazkide izan nahi dut... klik HEMEN

Harremanak

admin 2012-02-07 14:11   Harremanak

GEU elkartearen bulegoa

Rogelia de Alvaro elkarteen etxea, C eraikina, 1.1. bulegoa

Panama kalea z/g

01012 Gasteiz (Araba)

Helbide elektronikoa

 

publizitatea@hirinet.net



Telefonoa
  945222153

View Larger Map

Egitasmoak

admin 2012-02-07 13:58   Egitasmoak
 GEUrekin mendira

1995eko otsailaren 15 horretan Ezkibeleko mendi tontortxoan norbaitek azaldu zuen polita zitekeela euskaraz jardungo zuen mendi taldetxoa sortzea Gasteizen. Ordutik ehun txangotik gora egin ditu GEUrekin mendira taldeak Euskal Herriko hainbat menditara. Mendi apalak eta handiagoak tartekatzen ditu taldeak hilabetean behin (azken aurreko igandean) egiten dituzten txangoetan, batzuetan egun erdikoak beste batzuetan egun osokoak.


    •    2012/2013 egitaraua
    •    2011/2012 egitaraua
    •    Harremana
    •    Argazkiak ikusi eta deskargatu

Gasteizko Irakurle Kluba
Irakurketaren jolas hori dugu Gasteizko Irakurle Klubean, eta, izan ere, Amos Ozek aipatzen duen hori baino ez dugu egiten: liburuak irakurri, liburuez hitz egin. Ez zaizkigu sobera interesatzen literatur azterketa erudituak, irakurleon esperientzia zuzena elkarrekin konpartitzea baizik. Hilean behin biltzen gara (ostegunean 20.00etan Hikaateneoan), beti ere euskaraz idatzitako edo euskarar itzulitako liburuen inguruan. Liburuaren egilea bera ere, izaten da solasaldiaren parte hartzaile.
    •    2011/2012 egitaraua
    •    2010/2011 egitaraua
    •    Ikasturte hasierako mahaingurua
    •    Harremana
Kultur Errota
GEU elkarteak euskararen erabileraren normalizazioa eta Gasteizen euskaraz bizitzeko aukerak sortu, landu eta lortzea ditu helburu nagusi bere sorreratik. Elkartearen lehentasunezko helburua da euskara eta euskal kultura bultzatzea. Helburu hauek betetze aldera GEU elkartearen egitasmoen artean Kultur Errota dago. Euskara sustatzeko kultura eta aisialdi jardueren programa sendoa, urte osoan hiriko hainbat gunetan garatzen dena.
    •    2012 urtarrila: "Buah txabal!"
    •    2011ko Kultur Programazioa
    •    "Laburbira 2011" Filma Laburren Zirkuitua
    •    2010 udazkeneko Kultur Errota
Gasteizko Euskararen Agenda 

 

Agenda honen helburua Gasteizen euskaraz antolatzen diren ekitaldien berri ematea da. Hilean behin GEA buletina jaso dezakezu zure helbide elektronikoan edo zuzenean GEAk duen blogean sartuz edo sindikatuz informazio eguneratua izango duzu eskura.

www.gasteizkoagenda.com   (RSS jarioa)

gea buletina (helbide elektronikoan jaso nahi baduzu, bidali mezu bat hona)

 

 Gasteizko Mintzalaguna

Aurtengoa laugarren ikasturtea da GEU elkarteak, Gasteizko Euskalgintzaren eta hainbat eragileren ekimenez Gasteizko Mintzalaguna programa abiatu zuenetik. Mintzalagunaren helburua euskararen normalizazioan eragitea da, aisialdian euskara praktikatzeko eta praktikatzen laguntzeko aukerak eskainiz. Aukera paregabea da gasteiztarrontzat harreman sare euskaldunak sortzeko eta lagun euskaldunak ezagutzeko.
•    Gasteizko Mintzalagunaren bloga
•    2011/2012 izena emateko fitxa
•    Mintzapraktika programak Euskal Herrian

Nortzuk gara

admin 2012-02-07 13:56   Nortzuk gara
nortzuk gara

GEU elkartea 1992. urtean jaio zen, GEU aldizkariaren batera. GEUren helburua Gasteizen euskararen erabilera bultzatzea eta euskal hiztunen komunitatea trinkotzea izan da hastapenetik, eta, horretarako, elkarteko bazkideen babes eta inplikazioari esker, programa eta egitasmo nahikotxo garatzen ditu gure hirian.
GEU elkarteak Gasteizko Euskalgintzan dihardu eta Topagunearen kide ere bada, Euskal Herriko euskara Elkarteen Federazioa, horrek ikuspegi zabala eta aberatsa ematen baitio euskararen alde lan egiteko orduan.
Gasteizen erreferente bilakatua, GEU elkartearengana jo dute hiriko zein Euskal Herriko hainbat elkarte, erakunde, hedabide eta instituzio kolaborazio eta elkarlan bila.
GEU elkartearen ibilbide historikoa, hemen.

Ze esatek!

admin 2012-02-06 10:54   Berriak Zurrunbilo eztia eta festazalea, ZE ESATEK! taldeak uzta berria aurkezten digun honetan, kantuen berotasunak harrapatuta. Utz ditzagun zentzumenak lausotzen eta senti gaitezen iraultza berri baten ideien partaide.
Ze esatek!

ZE ESATEK!, kontzertuan
Noiz? OTSAILAK 10, OSTIRALA, 21.00etan
Non? JIMMY JAZZ aretoan
Sarrera: 5 / 8 € (erosi HEMEN)
Informazio gehiago:HEMEN

 

Kuadrila arteko bertso txapelketa: bigarren asteburua

admin 2012-02-06 10:35   Berriak

Kuadrila arteko bertso txapelketa: bigarren asteburua 


Bat-batekoa: Gasteizko Errexala VS Gasteizko Aizkorak zorroztu
Idatzizkoa:Trebiñuko Gutxisolo Vs Otazuko albokariak
Noiz? OTSAILAK 10, OSTIRALA, 20.30ean
Non? GASTEIZKO ERREXALA elkartean (Aiztogile 62)
Informazio gehiago:hemen



Kuadrila arteko txapelketa: Muinoko Katua Vs Eguzkilore!!

admin 2012-02-02 10:17   Berriak

Kuadrila arteko txapelketa: Muinoko Katua Vs Eguzkilore!!

Ostiral honetan Arabako Kuadrila arteko Txapelketa Gaztetxean...


Muinoko Katuak (Vol.II) Vs Eguzkilore (bat-batekoan) eta Gasteizko Gaztetxea Vs. Aguraingo Gazte Asanblada (bertso idatzietan)
Noiz? OTSAILAK 3, OSTIRALA, 21.00etan
Non? GASTEIZKO GAZTETXEAN
Afaria: 10€ (izena emateko: 688695875 /info@gasteizkogaztetxea.org
Informazio gehiago: HEMEN