Hitzaldia: Euskera, entra un idioma en casa (gazteleraz izango da)

admin 2012-01-25 11:41   Euskararen Agenda Txikia
Hitzaldia: EUSKERA, entra un idioma en casa (GAZTELERAZ izango da)

Euskara ez dakiten eta seme-alabak eskolan hasi berriak dituzten gurasoei hainbat aholku emango dizkie. 

Hitzaldia: EUSKERA, entra un idioma en casa (GAZTELERAZ izango da)

Hizlaria:Paula Kasares

Noiz? URTARRILAK 25, ASTEAZKENA, 18.00etan

Non? ZABALGANA ikastetxean

Informazio gehiago:HEMEN

Egingo al dugu?? Hitzaldiak urtarrilean...

admin 2012-01-25 11:38   Berriak

Egingo al dugu?? HITZALDIAK URTARRILEAN...

Literatura, kirola eta ekonomia... horiek dira urtarrileko gaiak Gasteizko AEK euskaltegiek antolatutako hitzaldietan. Interesgarriak izango zaizkizulakoan... ON egin!!

  • "Kirolean emakumea eta profesionala", Patri Pinedo eskubaloi jokalariaURTARRILAK 25, 11.00etan, Aixkiria euskaltegian
  • "Krisia kanpotik eta barrutik", Joseba Garmendia ekonomista eta antropologoa.URTARRILAK 26, 18.00etan, Amaia zentroan.

Hitzaldia: ¿Cómo ayudarles en las tareas escolares si no sabemos euskara?

admin 2012-01-24 10:04   Euskararen Agenda Txikia
Hitzaldia: ¿Cómo ayudarles en las tareas escolares si no sabemos euskara?

Euskara ez dakiten gurasoei seme-alabei eskolako lanetan laguntzeko tresnak eta aholkuak eskainiko zaizkie hitzaldi honetan.

Hitzaldia: "¿Cómo ayudarles en las tareas escolares si no sabemos euskera?"

Noiz?URTARRILAK 24, ASTEARTEA, 18.00etan

Non?IPARRALE GIZARTE ETXEAN

Hizlaria: Iñaki Eizmendi

Informazio gehiago:HEMEN

Kultur Errota: Buah txabal!

admin 2012-01-23 14:42   Berriak
Kultur Errota: Buah txabal!

Garikoitz Kortabitarte, goitizenez Beti, hogei urte bueltako gazte bat da. Bere goitizena beti lokalean sartuta egotetik datorkio. Bart, salbuespen moduan, herrira atera da parrandara eta tragedia gertatu zaio: mugikorra galdu du. Zergatik da, ordea, mugikorra galtzea halako tragedia Betirentzat?

Garikoitzek horren zergatia kontatzen digun bitartean, euskararekin duen harreman gatazkatsua, bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoen parodia muturreko baten lekuko egingo gaitu.

 

Buah txabal! antzerkia

Egilea: Unai Iturriaga

Aktorea: Jon Zubiaga

Noiz?URTARRILAK 24, ASTEARTEA, 20.30ean

Non?PARRAL tabernan

Informazio gehiago:HEMEN

Antolaketa: GEU elkartea

Euskaraz bizi nahi dut film laburren lehiaketa

admin 2012-01-23 11:32   Berriak

Euskaraz bizi nahi dut film laburren lehiaketa

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak euskaraz bizitzeko nahia film labur batean adierazteko lehiaketa antolatu du. 

 

"Euskaraz bizi nahi dut" film laburren lehiaketa

Noiz? lanak entregatzeko azken eguna: MARTXOAK 18

Non? www.euskarazbizinahidut.org 

Informazio gehiago: HEMEN

 

GEUrekin mendira... igandean Oro Santutegira!!

admin 2012-01-23 10:46   Berriak

GEUrekin mendira... igandean ORO Santutegira!!

GEUrekin mendira taldeko mendizaleek irteera berezia antolatu dute datorren iganderako. Irteera honetan GEUrekin mendira taldeak 17 urte beteko ditu!! 

 

GEUrekin mendira, ORO santutegia

Noiz?URTARRILAK 29, igandea (goizeko irteera)

Nora? OTOGOIENetik ORO SANTUTEGIra (joan etorria 4-5 ordukoa)

Non? Irteera lekua eta ordua: goizeko 8.30ean Mendizorrotzeko aparkalekuan (Beti Jai frontoien aurrean)

Arduraduna: 945266812 / 665736661 (Bego)

 

Gasteizko txapalarta maratoia heldu da!!

admin 2012-01-20 09:38   Berriak
Gasteizko txapalarta maratoia heldu da!!

Familientzako sukaldaritza saioa!!

admin 2012-01-19 18:22   Euskararen Agenda Txikia

Familientzako sukaldaritza saioa!!

Gasteizko Mintzalagunak antolatzen duen sukaldaritza ikastaroan familian aritzeko izena emateko epea zabalik dago oraindik.


"Euskara pil-pil erara" sukaldaritza ikastaroa

Familientzako saio berezia

Noiz?URTARRILAK 25, asteazkena, 18:00 - 20.30
Non?ERREXALA elkartean (Aiztogile kalea 62)
Prezioa: mintzalagunek eta gurasolagunek: 7,5€ / umeek 5€ / besteek 10€
Izena emateko:mintzalaguna@geugasteiz.com / 648907565

On egin!!

Emakume berria, arte berria ikastaroa

admin 2012-01-19 09:46   Berriak

Emakume berria, arte berria ikastaroa

Kurtso honen helburua "arte" kontzeptuaren azterketa sakona eta horrela izendatzen ditugun praktika historikoen gaineko hausnarketa egitea da. Izan ere, gehiegitan ahazten zaigu artea gizarte patriarkal eta matxista batean jaiotako giza ekintza dela, eta ondorioz, bere oinarriak ez direla teoriek dioten bezain neutro eta unibertsalak izan. 

Emakume artista ezagun askorik ez egotea artearen definizioarekin eta baloreekin oso lotua dago. Eta ez bakarrik hori: hogeigarren mendearen hasieran, artea eta bizitza elkartuz eta artearen kontzeptua sakonki eraldatuz joan zenean, zein garrantzi izan zuten hainbat emakume artistak aldaketa horien gain? 

Emakume berria, arte berria (20 ordu / 10 saio)

Noiz? OTSAILAren 22tik MAIATZAren 9ra. Asteazkenetan, 10:00etatik 12:00etara

Non?MONTEHERMOSO KULTURUNEA

Prestatzailea: Haizea BarcenillaInformazioa eta izen-emateak: 010 / www.vitoria-gasteiz.org Emakume berria, arte berria ikastaroa

Read more http://www.gasteizkoagenda.com/2012/01/emakume-berria-arte-berria-ikastaroa.html

Asteburuko bertso saioak

admin 2012-01-17 10:15   Berriak

 

  • Bertso-poteoa.Urtarrilak 20, ostirala, 20:00etan OIONen  (Adoniz tabernatik) + Bertso afaria 22:00etan Guridi jatetxean.Bertsolariak: Orlando Arreitunandia, Unai Bengoetxea, Iker Olabarrieta. Oiongo Bertso-eskolak antolatuta.
  • Bertso-jaialdia. Urtarrilak 20, ostirala, 19:30ean LEGUTIOn. Bertsolariak: Julio Soto, Iñaki Viñaspre, Ander Solozabal, Unai Iturriaga. Legutioko Udalak antolatuta.
  • 2012ko Arabako Kuadrilla arteko bertso txapelketa. Aurkezpen publikoa. Urtarrilak 21, larunbata, 10:00etan GASTEIZen (AMAIA zentroan). Parte hartzaileak: talde ezberdinen ordezkariak, ABEren lehendakaria, txapelketaren koordinatzailea. Arabako Bertsozale Elkarteak antolatuta.
  • Bertso bazkaria.Urtarrilak 21, larunbata, 15:00etan GASTEIZen (Armentegi Sagardotegian). Bertsolariak: Zigor Enbeita, Manex Agirre, Rikardo Gonzalez de Durana, Asier Iriondo. Arabako Bertso Elkarteak antolatuta.
  • Bertso-bazkaria. Urtarrilak 21, larunbata,14:30ean LAUDIOn. Bertsolariak: Izar Mendiguren, Iñaki Viñaspre, Unai Mendibil. Auziperatuen lagunek antolatuta.

 

Informazio gehiago: HEMEN

 

Asteburuko bertso saioak

Haur eleaniztunen gurasoentzako hitzaldiak

admin 2012-01-16 10:45   Berriak
Haur eleaniztunen gurasoentzako hitzaldiak

 

Gizarte eleanitz batean bizi gara. Eleaniztasun hori  biziko dute gure seme-alabek. Lagundu diezaiegun eleaniztasuna beraientzat positiboa eta abersgarria izan dadin.


Haur eleaniztunen gurasoentzako hitzaldiak
Noiz?2012o urtarrila eta otsaila
Non?Gasteizko gizarte etxe eta ikastetxe batzuetan
Informazio gehiago:HEMEN

www.euskaraba.com

Igor Arzuaga Luis Vil, Mara Mara

admin 2012-01-16 10:20   Berriak
Igor Arzuaga Luis Vil, MARA MARA

 

Igor Arzuaga eta Luis Vil musikariek zuzeneko emanaldia eskainiko dute Parral tabernan. Duela hilabete eskas, Gaztelupeko Hotsak zigiluaren babesean argitaratu duten diskoa aurkeztuko dute emanaldi honetan. "Mara mara" izenpean kaleratu den lanean, bi musikarien unibertso pertsonalek egiten dute bat, emaitza erakargarri eta ederra sortuz. ( Musikazuzenean)


Igor Arzuaga & Luis Vil
Noiz? URTARRILAK 17, ASTEARTEA, 20.30ean
Non? PARRAL TABERNA
Informazio gehiago:www.luisvil.net

 

San Antonen zozketa!!!

admin 2012-01-13 11:04   Euskararen Agenda Txikia

San Antonen zozketa!!!

San Antonen zozketarako 30.000 txartelak hiriko hainbat lekutan daude salgai...

San Antonen zozketarako txartelak

Non?

  • Postetxe plazan. Larunbata, igandea eta astelehena 11.30 - 13.30 eta 18.00 - 21.00 / Asteartea: 11.30 - 13.30 eta 16.30 - 18.00
  • Euskadiko Kutxa, La Caixa, Ipar Kutxa, gizarte etxeetan, San Prudentzio egoitzan, Elikagai Merkatuan, La Union tabernan, La Peña Dulce gozotegian eta Abendaño daztategian.

Prezioa:0,60 txartela

Zozketa:URTARRILAK 17, ASTEARTEA, 18.00etan

Sariak: Ezkur txerri iberikoaren produktu sorta, Lanzarotera bidaia, Zestoako Bainuetxean asteburua, Led Telebista, Home Zinema, kirolerako ekipamendua, Santilla del Maren asteburua, maleta eta bidaia-poltsa.

San Antonen zozketarako txartelen salmenta

admin 2012-01-13 11:03   Berriak

San Antonen zozketarako txartelen salmenta

San Antonen zozketarako 30.000 txartelak hiriko hainbat lekutan daude salgai...


San Antonen zozketarako txartelak
Non?

  • Postetxe plazan. Larunbata, igandea eta astelehena 11.30 - 13.30 eta 18.00 - 21.00 / Asteartea: 11.30 - 13.30 eta 16.30 - 18.00
  • Euskadiko Kutxa, La Caixa, Ipar Kutxa, gizarte etxeetan, San Prudentzio egoitzan, Elikagai

 

Igande honetan GEUrekin mendira!! Elgeako mendikatea

admin 2012-01-13 10:48   Berriak

Igande honetan GEUrekin mendira!! Elgeako mendikateaElurra zapaltzeko gogoz daude GEUrekin mendira taldeko mendizaleak. Igande honetan Elgeako mendikatean zehar egingo dute ibilbidea. Igandean giro euskaldunean naturan pasa nahi baduzu...

GEUrekin mendira, Elgeako mendikatea

Noiz?URTARRILAK 15, IGANDEA (goizeko irteera)
Nora?ELGEAKO MENDIKATEA, Burgamendi - Sekillaga (Larreatik)
Non? Irteera lekua eta ordua: goizeko 8.30ean Mendizorrotzako aparkalekuan (Beti Jai frontoien aurrean)
Arduraduna: Kike (945140158 / 655720625)
Informazio gehiago:www.geuelkartea.com

Merkataritzako langileentzako euskara ikastaroa

admin 2012-01-05 01:00   Berriak
Merkataritzako langileentzako euskara ikastaroa

Dendaketan, dendariek euskara ikasteko lehen urratsak

Izena ematea:LANDAZURI kiroldegian,  OTSAILAK 26 (azken eguna), 45€
Ikastaroa:martxoaren 5etik ekainaren 20ra (60 ordu)
Informazio gehiago:HEMEN

Goazen dantzatzera

admin 2012-01-02 10:53   Euskararen Agenda Txikia
Goazen dantzatzera

Hasiera batean film musikala izan zen, baina lortu zuen arrakastaren ondorioz ETB-1eko telesail bihurtu zen. "Goazen" osatzen zuten lau aktoreek koreografia dibertigarri eta berritzaileenak danatzatzen irakatsiko digute, Josu Mujika koreografoaren laguntzaz.  Haur eta gazteen programen aurkezle ezaguna den Nerea Aliasek aurkeztuko du.

Goazen dantzatzera

Noiz?URTARRILAK 2, ASTELEHENA, 19.00etan

Non? MENDIZORROTZEKO KIROLDEGIAN

Sarrera?Banakakoa: 4€ / familientzako deskontua: 12 € (ikuskizuna eta emanaldi bererako 4 sarrera)

Adin egokia: 7 urtetik aurrera

Iraupena: 50'

Informazio gehiago:HEMEN

Goibel. Hansel eta Greten musikala

admin 2011-12-27 09:48   Euskararen Agenda Txikia

Goibel. Hansel eta Greten musikala

Hansel eta Gretelen ipuin klasikoa berriz modan da Golden Apple Quartet eta Kanpingagsi esker. Patxi Barcok zuzendutako musikal honetan "txokolatezko etxetxoa" ipuinaren bertsioa librea egiten ari da, letra burutsu eta dibertigarriak zein efektu digitalak baliatuz. 

Golden Apple Quartet eta Kanpingags: GOIBEL. Hansel eta Gretel musikala

Noiz?ABENDUAK 27, ASTEARTEA,  19.00etan

Non?MENDIZORROTZAKO KIROLDEGIAN

Sarrera: banakakoa 4€ / familientzako deskontua (4 sarrera) 12€

Adin egokia: 7 urtetik aurrera

Iraupena: 50'

Informazio gehiago:HEMEN

Eguberrietako VII. Parkea

admin 2011-12-26 09:43   Euskararen Agenda Txikia



Eguberrietako VII. Parkea

Eguberrietako VII parkea: HEGOALDE gizarte etxean

Antzerkia. Begira: "Liburu batean".

Noiz? ABENDUAK 26, ASTELEHENA, 12.30ean

Antzerkia eta musika-girotzea.Anne Mona, Oskola eta Karramarroi: "Maddi Pirata"

Noiz?ABENDUAK 26, ASTELEHENA, 18.00etan

"Ikui makusi". Ipuin antzeztuak euskaraz. Apika teatro

Noiz? ABENDUAK 27, ASTEARTEA, 12.30ean

Pailasoak. Kuko, Truko eta Bolenwaider: "Taulara"

Noiz? ABENDUAK 28, ASTEAZKENA, 18.00etan

Ipuin kontalaria. Begoña Alabazan: "Ipuin berde berdeak"

Noiz?ABENDUAK 29, OSTEGUNA, 12.30etan

Magia. Txan Magoa: "Txantxetan"

Noiz? ABENDUAK 29, OSTEGUNA, 18.00etan

Txotxongiloak. Rosa Mª Martinez: "Alabazan"

Noiz?ABENDUAK 30, OSTIRALA, 12.30ean

Pailazoak. Kiki eta Koko: "Sustraia Bizi-biziak"

Noiz? ABENDUAK 30, OSTIRALA, 18.00etan

Magia. Asier Kidam: "Txin txin magikoa!

Noiz?URTARRILAK 2, ASTELEHENA, 12.30ean

Zirkua. Popi, Fer eta Zarratrako: "Sagutxo bat Zirkoan"

Noiz? URTARRILAK 3, ASTEARTEA, 18.00etan

Ipuin kontalaria. Pedro Ruiz: "Eko ipuinak"

Noiz?URTARRILAK 4, ASTEAZKENA, 12.30ean

Ipuin kontalaria. Antton Irusta: "Lau haizetara kontari"

Noiz?URTARRILAK 5, OSTEGUNA, 12.30ean

Informazio gehiago:HEMEN

 

Badator Olentzero Zabalganara!!

admin 2011-12-20 11:50   Euskararen Agenda Txikia

Badator OLENTZERO Zabalganara!!

Laugarren urtez Olentzero Zabalganara etorriko da, eta berarekin batera Eguberria!! 

 

Olentzero Zabalganara dator!!

Noiz? ABENDUAK 23, 18.00etan

Non? Zabalganako BASOTIK (Mariturriko Bulebarra, 26) IKASTETXERA

Antolatzailea: Zabalgana Batuz, Pasabidea auzo elkartea, Mariturri ikastetxeko Haizea guraso elkartea, Aspace eta Zabalgain Kultur Ekimena