Gizon bat hil da Amurrion, kamioi batek eta furgoneta batek talka egin ostean

Erredakzioa 2016ko aza. 29a, 11:54
Istripuaren ostean errepidea bi noranzkoetan itxi behar izan dute, eta auto ilarak sortu dira.

Ezbeharra 08:30ean gertatu da A-625 errepidean, Laudiorako bidean.

Lagun bat hil da Amurrion gaur goizean izan den istripuan, kamioi batek eta furgoneta batek aurrez aurre elkar jo ondoren.

Talkaren ondorioz furgoneta errepide ertzean zokoratuta gelditu da, eta Segurtasun sailak jakitera eman duenez, furgoneta barruan zihoan pertsona ibilgailuan harrapatuta geratu da. Larrialdietarako zerbitzuetako langileak bertaratu badira ere, gidaria bertan hil egin da. Istripuaren ostean errepidea bi noranzkoetan itxi behar izan dute, eta auto ilarak sortu dira.

Sei hildako zazpi urtetan

Azken istripu honekin sei dira 2010etik Urduña eta Laudio arteko A-625 errepidean zendu direnak. 2010ean bi pertsona hil ziren, turismo baten eta kamioi baten arteko talkaren ondorioz; eta 2013. urtean, berriz, hiru pertsona izan ziren errepide horretan hil zirenak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide