alea.eus

Hil egin da Laudion trenak harrapatu duen gaztea

Erredakzioa 2016-09-05 19:32   Gizartea  Aiaraldea  Laudio

 

Bertaratu egin da anbulantzia bat, 17:35ean, baina zauri larrien ondorioz hil egin da Arrigorriagako neska.

Hil egin da Laudion trenak harrapatu duen gaztea
Aretako geltokian izan da gertakaria. /Aiaraldea | Ikusi handiago | Argazki originala

Aretako geltokian gertatu da ezbeharra, 17:35ean, Bilboko noranzkoan. Trenak Arrigorriagako 19 urteko gaztea harrapatu du han, eta zauriak artatzeko anbulantzia bertaratu den arren, osasun-langileek ezin izan dute ezer egin neska suspertzeko, Jaurlaritzako Segurtasun sailetik adierazi dutenez.

Ertzaintza gertakaria nola jazo den ikertzen ari da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa