Hitzaldia

[HITZALDIA] Laudioko III. jardunaldi antikapitalistak

2017/04/25 18:30

Laudioko Gaztetxea Aiaraldea Laudio |HITZALDIA

Laudioko Gazte Asanbladak III. jardunaldi antikapitalistak antolatu ditu. Apirilaren 25ean, 18:30ean Euskara eta feminismoa bidaide hitzaldia eskainiko dute Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek. Laudioko Gaztetxean da hitzordua.

[HITZALDIA] Laudioko III. jardunaldi antikapitalistak

2017/04/26 18:30

Laudioko Gaztetxea Aiaraldea Laudio |HITZALDIA

Laudioko Gazte Asanbladak III. jardunaldi antikapitalistak antolatu ditu. Apirilak 26an, asteazkena, 19:00etan. Zer da BDZ? Nola garatu daiteke herrian? hitzaldia eskainiko dute Jesus Valenciak eta Askapenak.

[HITZ ADINA MINTZO] Hokkienera

2017/04/26 19:00

Oihaneder Euskararen Etxea | Gasteiz |HITZALDIA

Apirilaren 26an Hitz Adina Mintzo zikloan Asiako hego-ekialdeko hokkienera hizkuntza aztertuko da.

Sim Tze Wei hizkuntza-ekintzailearen eskutik ezagutuko dugu hokkienera. Tze Wei Malaisiako hizkuntzalaria eta hokkienera hizkuntzaren mantentzearen aldeko ekintzailea da. Kuala Lunpuren Telekomunikazio Ingeniaritza ikasitakoa, denborarekin hizkuntzekiko pasioa garatu eta Londresera aldatu zen, bertan SOAS unibertsitatean ikasteko.

[HITZALDIA] Laudioko III. jardunaldi antikapitalistak

2017/04/27 19:00

Laudioko Gaztetxea Aiaraldea Laudio |HITZALDIA

Laudioko Gazte Asanbladak III. jardunaldi antikapitalistak antolatu ditu. Apirilak 27an, osteguna, 19:00etan, Kurduen sistema politikotik ikasten hitzaldia eskainiko du Komite Internazionalistak taldeak.

[HITZALDIA] Laudioko III. jardunaldi antikapitalistak

2017/04/28 18:00

Laudioko Gaztetxea Aiaraldea Laudio |HITZALDIA

Laudioko Gazte Asanbladak III. jardunaldi antikapitalistak antolatu ditu. Apirilak 28an, ostirala, 18:00etan. Drogak sistema kapitalistan hitzaldia eskainiko dute Aitor Aspuruk, Justo Arrolak, eta Izabeltzeko kideek.

Haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Hitzaldiak baino hiru egun lehenago asanbladaren korreora idatzi (laudiokogazteasanblada@gmail.com).

[HITZALDIA] Laudioko III. jardunaldi antikapitalistak

2017/04/29 17:00

Laudioko Gaztetxea Aiaraldea Laudio |HITZALDIA

Laudioko Gazte Asanbladak III. jardunaldi antikapitalistak antolatu ditu. Apirilak 29an, larunbatean, 17:00etan. Nola askatuko ditugu preso politikoak hitzaldia eskainiko dute Sendoa Juradok eta Julen Larrinagak.

Halaber, 21:30ean kontzertu bat antolatu dute, Gabezia eta Gorrotoz Haziak taldeekin.

Haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Hitzaldiak baino hiru egun lehenago asanbladaren korreora idatzi (laudiokogazteasanblada@gmail.com).

[HITZALDIA] Gasteizko Gaztetxeak 29 urte

2017/04/30 18:00

Gasteizko gaztetxea | Gasteiz |HITZALDIA

Egiten duguna gara titulupean desobedientzia ohitura txarrei buruzko hitzaldia eskainiko dute apirilaren 30ean Gasteizko Gaztetxean, 18:00etan.

[HITZALDIA] Laudioko III. jardunaldi antikapitalistak

2017/05/04 18:30

Laudioko Gaztetxea Aiaraldea Laudio |HITZALDIA

'Sexua kategoriaz haratago:gorputza eta intersexualitatea' hitzaldia eskainiko du Mediqueertzak.Haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Hitzaldiak baino hiru egun lehenago asanbladaren korreora idatzi (laudiokogazteasanblada@gmail.com).

[HITZALDIA] Ortu eta baso bionitzak

2017/05/10 19:00

Sastiña Gorbeialdea Aramaio |HITZALDIA

Iñaki Etxebeste biologoaren eskutik ortu eta baso bioanitzen onurei buruzko aurkezpen-tertulia.

[HITZALDIA] Laudioko III. jardunaldi antikapitalistak

2017/05/11 18:30

Laudioko gaztetxea Aiaraldea Laudio |HITZALDIA

'Las kellys: sindikalgintza egiteko beste era bat' Myrian Barrosen eskutik (Las kellys elkarteko bozeramailea).

Haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Hitzaldiak baino hiru egun lehenago asanbladaren korreora idatzi (laudiokogazteasanblada@gmail.com).

[HITZALDIA] Laudioko III. jardunaldi antikapitalistak

2017/05/11 18:30

Laudioko gaztetxea Aiaraldea Laudio |HITZALDIA

'Las kellys: sindikalgintza egiteko beste era bat' Myrian Barrosen eskutik (Las kellys elkarteko bozeramailea).

Haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Hitzaldiak baino hiru egun lehenago asanbladaren korreora idatzi (laudiokogazteasanblada@gmail.com).

[HITZALDIA] Laudioko III. jardunaldi antikapitalistak

2017/05/12 18:30

Laudioko gaztetxea Aiaraldea Laudio |HITZALDIA

'Nor da George Soros' izenburupeko hitzaldia. Asier Blas politologoa eta irakaslearen eskutik. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Hitzaldiak baino hiru egun lehenago asanbladaren korreora idatzi (laudiokogazteasanblada@gmail.com).

[HITZALDIA] 'Euskal literaturaren mitoak (eraitsiz)'

2017/05/16 19:00

Oihaneder Euskararen Etxea | Gasteiz |HITZALDIA

Iban Zaldua idazlea egungo euskal literaturaren mitoak desmuntatzen saiatuko da, bere saiakera literarioak eta  blogeko sarrerak oinarri hartuta. Egungo literaturako joeren, tasunen eta kerien inguruan arituko da. Euskal literaturaz batik bat, baina orobat egungo literatura unibertsalaz (hots, mendebaldar turbokapitalistaz): azken finean, euskal literatura (behingoz) korronte nagusi horren barruan bete-betean dagoela esan daitekeelako, zorionez eta zoritxarrez, onerako eta txarrerako.

[HITZALDIA] 'Mendebaldeko euskara'

2017/05/17 19:00

Oihaneder Euskararen Etxea | Gasteiz |HITZALDIA

Koldo Zuazo hizkuntzalariak bere azken liburua,  Mendebaleko euskara, aurkeztuko du.   Lan honek Araba, Bizkaia, Deba ibarra, Urolaldea, Goierri eta Burundako euskara erakusten du. Euskalkiaren sorleku nagusia Araban -Gasteiz aldean- izan zela baieztatzen du Zuazok bertan, eta handik zabaldu zela inguruetara.

Liburuak bi atal nagusi ditu: gramatika eta hiztegia. Gramatikako atalean euskalkiaren bereizgarri orokorrak, bi azpieuskalkienak eta zazpi hizkerenak agertzen dira. Hiztegian 768 hitz erakusten dira. Horretaz gainera, 97 mapa ageri dira.

[SOLASALEAN] Toti Martinez de Lezea

2017/05/18 19:00

Oihaneder Euskararen Etxea | Gasteiz |HITZALDIA

Aukera bazenu, zer galdetuko zenioke Toti Martinez de Lezeari? Bere abestirik gogokoena zein den jakin nahiko zenuke? Bere objektu kuttunak ezagutu? Elkarrekin askaldu? Zatoz  SolasAlean elkarrizketa irekira eta bota zure galdera!

Toti Martinez de Lezea (Vitoria-Gasteiz, 1949)  gaztelaniaz zein  euskaraz idazten duen  arabar idazle eta itzultzailea da.  Ingeles,  frantses eta  aleman itzulpengintzako ikasketak egin ostean telebistako gidoilaria eta aktorea izan da, eta  Kukubiltxo antzerki taldearen sortzaileetako bat. Gaur egun  Larrabetzun (Bizkaia) bizi da.

Eleberri historikoa landu du bereziki, eta arlo horretan arrakasta handia lortu du  Euskal Herrian. Haur literatura ere egin izan du.  EITBrentzat haur eta gazteentzako saioetarako gidoiak idatzi ditu bai eta saioak zuzendu ere.