Antzerkia

[ANTZERKIA] 'Aukerak'

2017/05/14 19:00

arriaga gizarte etxea Gasteiz |ANTZERKIA

Auzo Eszenak arte eszenikoak taularatzen ditu Arana, Aldabe, Arriaga, Ariznabarra eta Salburua gizarte etxeetako ekitaldi aretoetan, eta helburua du gure hiriko talde eta banakoen proposamen artistikoak areto horietan gasteiztarrei helaraztea.

Aukerak antzezlana batez ere fisikoa da. Bi lagun eszenatokian, elementu batzuk, musika eta, zenbaitetan, hitzak. Beraien izaera ardatz izanik, bizitzako egoeretan esperientzia eta sentitzeko modu desberdinak izango dituzte. 

[ANTZERKIA-POETAK MAIATZEAN] Autobiographikal

2017/05/24 19:30

Oihaneder Euskararen Etxea | Gasteiz |ANTZERKIA

Poetak Maiatzean 2017 jaialdiaren barruan euskarazko lau ekitaldi hartuko ditu Oihanederrek. Autobiographikal ikuskizuna izango da azkena.Bi lagunen artean sortutako poesia-antzerkitua, antzerki-poesiatua da  Autobiographikal. Bi lagun horiek Eider Perez eta  Ane Zubeldia dira.