Osteguna, ekainak 29



19:30

[IRAKURLE KLUBA] Juanjo Olasagarre 'Poz aldrebesa'

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea, Gasteiz | IRAKURLE KLUBA

Irakurketaren jolas hori dugu helburu Gasteizko Irakurle Klubean, eta, izan ere, Amos Ozek aipatzen duen hori baino ez dugu egiten: liburuak irakurri, liburuez hitz egin. Ez zaizkigu sobera interesatzen literatur lanen azterketa erudituak, irakurleon esperientzia zuzena elkarrekin konpartitzea baizik. Hilean behin biltzen gara, beti ere euskaraz idatzitako edo euskarara itzulitako liburuen inguruan. Hemen duzu, beraz, 2016/2017 ikasturterako proposatzen dizugun irakurketen egitaraua. Gonbidatuta zaude. Egitaraua Antolatzailea: GEU Elkartea

[IRAKURLE KLUBA] Juanjo Olasagarre 'Poz aldrebesa' Ignacio Aldecoa Kultura Etxea

Irakurketaren jolas hori dugu helburu Gasteizko Irakurle Klubean, eta, izan ere, Amos Ozek aipatzen duen hori baino ez dugu egiten: liburuak irakurri, liburuez hitz egin. Ez zaizkigu sobera interesatzen literatur lanen azterketa erudituak, irakurleon esperientzia zuzena elkarrekin konpartitzea baizik. Hilean behin biltzen gara, beti ere euskaraz idatzitako edo euskarara itzulitako liburuen inguruan. Hemen duzu, beraz, 2016/2017 ikasturterako proposatzen dizugun irakurketen egitaraua. Gonbidatuta zaude.


20:00

[ZAHARRAZ HARRO] Jon Basaguren+Txoakari

Hainbat taberna+Txapelarri, Gasteiz | KONTZERTUA

Aurten ere Gasteizko Alde Zaharreko hamaika kolektibok eta komertziok antolatutako Zaharraz Harro! jaiak ospatuko dira ekainaren 26tik uztailaren 2ra. Osteguna 29an kontzertuak izango dira: Txoakari taldea hainbat tabernatan, eta Jon Basaguren Txapelarri tabernan.

[ZAHARRAZ HARRO] Jon Basaguren+Txoakari Hainbat taberna+Txapelarri

Aurten ere Gasteizko Alde Zaharreko hamaika kolektibok eta komertziok antolatutako Zaharraz Harro! jaiak ospatuko dira ekainaren 26tik uztailaren 2ra. Osteguna 29an kontzertuak izango dira: Txoakari taldea hainbat tabernatan, eta Jon Basaguren Txapelarri tabernan.



20:00
21:00

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute. Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik' Oihaneder Euskararen Etxea

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute.

Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa.

JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.



13:15

[LEHIAKETA] 'Gasteiztarrak arraun the world'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | LEHIAKETA

Abian da hirugarren urtez Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa. Iaz bezala, Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek elkarlanean antolatu dute lehiaketa, hainbat eragilerekin batera. Proposamena: 2017ko udan munduan zehar eginiko bidaia argazki eta hitzen bitartez kontatzea. Ohiko sariez gain, aurten Publikoaren Gazte saria ere izango da. Informazio gehiago: www.oihaneder.eus

[LEHIAKETA] 'Gasteiztarrak arraun the world' Oihaneder Euskararen Etxea

Abian da hirugarren urtez Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa. Iaz bezala, Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek elkarlanean antolatu dute lehiaketa, hainbat eragilerekin batera. Proposamena: 2017ko udan munduan zehar eginiko bidaia argazki eta hitzen bitartez kontatzea. Ohiko sariez gain, aurten Publikoaren Gazte saria ere izango da.

Informazio gehiago: www.oihaneder.eus



08:00
13:00

[HAURRENTZAKO EKINTZAK] 'Ekainean ekin'

Kultur Etxea, Aiaraldea Okondo | HAURRENTZAKO EKINTZA

Okondo Euskaraz 2017 ekimenarekin Okondoko Udalak eta herriko elkarteak hainbat ekitaldi antolatu dituzte, ekainean eta uztailean. Ekainaren 26tik 30ra, Ekainean Ekin programa abian jarriko dute 2005-2013 artean jaiotakoentzat. Programa honek bi atal ditu: 1-. Haurtzaindegia: 8:00-10:00, hautazkoa: eskatu informazioa eta prezioa Udalean. 2-. Sukaldaritza eta natura tailerrak: 10:00-13:00. Prezioa: 10 € Plazen kopurua: 22. Haurtzaindegia erabiltzen dutenek lehentasuna izango dute Sukaldaritza eta Naturan parte hartzeko, inskripzio-ordenaren arabera. Ez erroldatuek plaza hutsak bete ahalko dituzte. Izen ematea: Udaletxean ekainaren 12tik 19ra.

[HAURRENTZAKO EKINTZAK] 'Ekainean ekin' Kultur Etxea

Okondo Euskaraz 2017 ekimenarekin Okondoko Udalak eta herriko elkarteak hainbat ekitaldi antolatu dituzte, ekainean eta uztailean. Ekainaren 26tik 30ra, Ekainean Ekin programa abian jarriko dute 2005-2013 artean jaiotakoentzat. Programa honek bi atal ditu:

1-. Haurtzaindegia: 8:00-10:00, hautazkoa: eskatu informazioa eta prezioa Udalean.

2-. Sukaldaritza eta natura tailerrak: 10:00-13:00. Prezioa: 10 €

Plazen kopurua: 22. Haurtzaindegia erabiltzen dutenek lehentasuna izango dute Sukaldaritza eta Naturan parte hartzeko, inskripzio-ordenaren arabera. Ez erroldatuek plaza hutsak bete ahalko dituzte.

Izen ematea: Udaletxean ekainaren 12tik 19ra.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»