Ipuin txikiak saioaren barruan 'Gorkaren kaxoia' aurkeztuko dute.
Aurten ere Gasteizko Alde Zaharreko hamaika kolektibo eta komertziok antolatutako Zaharraz Harro! jaiak ospatuko dira ekainaren 26tik uztailaren 2ra. Asteartea 27an Laura esaten zitoten liburua aurkeztuko dute Leire Ibargurenek eta Miren Odriozolak.
Aurten ere Gasteizko Alde Zaharreko hamaika kolektibo eta komertziok antolatutako Zaharraz Harro! jaiak ospatuko dira ekainaren 26tik uztailaren 2ra. Asteartea 27an Autogestioa? Kogestioa? Zertaz ari gara? mahaingurua antolatu da Autogestioaz Harro jardunaldien baitan. Iruñeko Gaztetxea eta Gernikako Astra izango dira bertan.
Aurten ere Gasteizko Alde Zaharreko hamaika kolektibo eta komertziok antolatutako Zaharraz Harro! jaiak ospatuko dira ekainaren 26tik uztailaren 2ra. Aitor Aspuru Saez Aiaraldeko proiektuaren kidearekin eztabaida antolatu dute Drogak eta giza mugimendua lelopean.
Aurten ere Gasteizko Alde Zaharreko hamaika kolektibo eta komertziok antolatutako Zaharraz Harro! jaiak ospatuko dira ekainaren 26tik uztailaren 2ra. Asteartea 27an kontzertuak izango dira: Orbanak, Gaztetxean, eta Ziklone Parralen.
Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da, azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute. Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da Ikimilikiliklik bideo-instalazioa. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako, Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.
Abian da hirugarren urtez Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa. Iaz bezala, Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek elkarlanean antolatu dute lehiaketa, hainbat eragilerekin batera. Proposamena: 2017ko udan munduan zehar eginiko bidaia argazki eta hitzen bitartez kontatzea. Ohiko sariez gain, aurten Publikoaren Gazte saria ere izango da. Informazio gehiago: www.oihaneder.eus
Okondo Euskaraz 2017 ekimenarekin Okondoko Udalak eta herriko elkarteak hainbat ekitaldi antolatu dituzte, ekainean eta uztailean. Ekainaren 26tik 30ra, Ekainean Ekin programa abian jarriko dute 2005-2013 artean jaiotakoentzat. Programa honek bi atal ditu: 1-. Haurtzaindegia: 8:00-10:00, hautazkoa: eskatu informazioa eta prezioa Udalean. 2-. Sukaldaritza eta natura tailerrak: 10:00-13:00. Prezioa: 10 € Plazen kopurua: 22. Haurtzaindegia erabiltzen dutenek lehentasuna izango dute Sukaldaritza eta Naturan parte hartzeko, inskripzio-ordenaren arabera. Ez erroldatuek plaza hutsak bete ahalko dituzte. Izen ematea: Udaletxean ekainaren 12tik 19ra.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |