Ostirala, ekainak 23



18:00

[BAIETZ 42!] Euskal jokoak

Udaletxe plaza, Gorbeialdea Zuia | JAIA

BAIETZ 42! ekimenaren haritik Kulki taldeak antolatuta euskal joko eta jolasak egingo dira. Halaber, txokolatada, San Juan sua, eta dantza plaza Bidabarri dantza taldeak antolatuta.

[BAIETZ 42!] Euskal jokoak Udaletxe plaza

BAIETZ 42! ekimenaren haritik Kulki taldeak antolatuta euskal joko eta jolasak egingo dira. Halaber, txokolatada, San Juan sua, eta dantza plaza Bidabarri dantza taldeak antolatuta.


19:00

[MUSIKA] Irule

Plaza nagusia, Arabako Errioxa Oion | KONTZERTUA

San Joaneko jaiak direla eta, kontzertua antolatu du Oiongo Udalak. Herriko Irule taldeak Oskorriri omenaldia egingo dio.

[MUSIKA] Irule Plaza nagusia

San Joaneko jaiak direla eta, kontzertua antolatu du Oiongo Udalak. Herriko Irule taldeak Oskorriri omenaldia egingo dio.


20:00

[DANTZA] Dantza Plazan

Plaza berria, Gasteiz | DANTZA IKUSKIZUNA

Udal Folklore Akademiak Dantza Plazan saio berezia antolatu du, Bandtzaldia izeneko ikuskizuna; Udal Musika Bandak, Aiko taldeak eta Folklore Akademiak dantza errepertorioa interpretatuko dute, erromeria bat irudikatuz, eta publikoak entzuteaz gain dantzan aritzeko aukera izango du.  

[DANTZA] Dantza Plazan Plaza berria

Udal Folklore Akademiak Dantza Plazan saio berezia antolatu du, Bandtzaldia izeneko ikuskizuna; Udal Musika Bandak, Aiko taldeak eta Folklore Akademiak dantza errepertorioa interpretatuko dute, erromeria bat irudikatuz, eta publikoak entzuteaz gain dantzan aritzeko aukera izango du.

 


20:00

[BANDTZALDIA] Udal banda+Aiko taldea

Plaza berria, Gasteiz | DANTZA

Udal Musika Banda eta Udal Folklore Akademia elkarlanean arituko dira emankizun berri honetan, BANDtzaldia, Bandako musikariak AIKO taldeko dantza maisuekin elkartuko dituena. Folklore Akademiaren Dantza Plazan goreneko mailako bi gonbidatu hauek izango ditugu. Eta musika entzuteaz gain, publikoa dantza egitera ere animatzea da helburua. Gasteizko Udal Musika Banda eta Udal Folklore Akademia elkarrekin lanean askotan aritzen diren arren, honako hau Dantza Plazan modura egiten duten lehenengo aldia da.  

[BANDTZALDIA] Udal banda+Aiko taldea Plaza berria

Udal Musika Banda eta Udal Folklore Akademia elkarlanean arituko dira emankizun berri honetan, BANDtzaldia, Bandako musikariak AIKO taldeko dantza maisuekin elkartuko dituena.

Folklore Akademiaren Dantza Plazan goreneko mailako bi gonbidatu hauek izango ditugu. Eta musika entzuteaz gain, publikoa dantza egitera ere animatzea da helburua. Gasteizko Udal Musika Banda eta Udal Folklore Akademia elkarrekin lanean askotan aritzen diren arren, honako hau Dantza Plazan modura egiten duten lehenengo aldia da.

 


20:30

[BERTSO SAIOA] 'Altxa kopla hori'

Amurrioko udaletxeko plazaren ondoan, Aiaraldea Amurrio | BERTSO SAIOA

Udaberri honetan Altxa kopla hori egitasmoa martxan ipini du Arabako Bertsozale Elkarteak. Bertsolariek kopla doinuetan kantatuko dute. Arabako 28 bertsolarik, 6 gai jartzailek eta tokian tokiko bina musikarik parte hartuko dute. Kopla sortak ekoizteko tailerrak ere antolatuko dira hainbat herritan. Amurrioko saioan Xabi Igoa, Aroa Arrizubieta, Jon Ruiz de Pinedo eta Serapio Lopez izango dira; gai jartzaile gisa Aintzane Irazusta ibiliko da.

[BERTSO SAIOA] 'Altxa kopla hori' Amurrioko udaletxeko plazaren ondoan

Udaberri honetan Altxa kopla hori egitasmoa martxan ipini du Arabako Bertsozale Elkarteak. Bertsolariek kopla doinuetan kantatuko dute. Arabako 28 bertsolarik, 6 gai jartzailek eta tokian tokiko bina musikarik parte hartuko dute. Kopla sortak ekoizteko tailerrak ere antolatuko dira hainbat herritan.

Amurrioko saioan Xabi Igoa, Aroa Arrizubieta, Jon Ruiz de Pinedo eta Serapio Lopez izango dira; gai jartzaile gisa Aintzane Irazusta ibiliko da.



20:00
21:00

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute. Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik' Oihaneder Euskararen Etxea

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute.

Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa.

JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.



13:15

[LEHIAKETA] 'Gasteiztarrak arraun the world'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | LEHIAKETA

Abian da hirugarren urtez Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa. Iaz bezala, Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek elkarlanean antolatu dute lehiaketa, hainbat eragilerekin batera. Proposamena: 2017ko udan munduan zehar eginiko bidaia argazki eta hitzen bitartez kontatzea. Ohiko sariez gain, aurten Publikoaren Gazte saria ere izango da. Informazio gehiago: www.oihaneder.eus

[LEHIAKETA] 'Gasteiztarrak arraun the world' Oihaneder Euskararen Etxea

Abian da hirugarren urtez Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa. Iaz bezala, Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek elkarlanean antolatu dute lehiaketa, hainbat eragilerekin batera. Proposamena: 2017ko udan munduan zehar eginiko bidaia argazki eta hitzen bitartez kontatzea. Ohiko sariez gain, aurten Publikoaren Gazte saria ere izango da.

Informazio gehiago: www.oihaneder.eus

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»