Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko GEU elkarteko kideekin elkarlanean, HAU EZ DA JOLASA ikastaroa antolatu du, lurralde historiko osoan zehar, udan, egiten diren udalekuetan, begiraleei, euskararen sozializaziorako tresnak emateko. Ikastarora datozenek ziurtagiri bat jasoko dute. Izena eman behar da honako helbidera idatzita: euskeratrebino@gmail.com
Gurasolagun taldeak antolatuta, bizikleta martxa familiarra egingo dute Laudiotik eta Amurriotik Luiaondora. Bertan, Malato zuhaitzaren inguruan, apar festa eta puzgarriak izango dituzte, eta Kalakarekin jokuak.
Dozenaka abesti sortu zituen Imanol Urbietak, besteak beste, MacMikel, Jon Braun eta Ran Rober Ran. Iaz, irailean, hil zen. Omenaldia egingo diote, eta Kanonak liburua aurkeztuko dute. Parte hartuko dute: Crescendo abesbatzak, Olabide haur abesbatzak, Zarautz txiki abesbatzak, Gasteizko metal boskoteak, Zarauzko Jalgi dantza taldeak, eta Jesus Guridi kontserbatorioko ikasleek.
BAIETZ 42! ekimenaren haritik kantu afaria antolatu dute. Izena eman behar da. Prezioa: 10€. Aurretik, 20:00etan pintxo pote musikatua egingo dute.
Gasteizko Judimendi auzoan jaiak ospatzen ari dira; Eskean Arratiako (Bizkaia) taldeak bigarren diskoa argitaratu du: "Ezkurrik onenak", eta jaietan aurkeztuko du. Haserrian zulo taldearekin joko du.
Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da, azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute. Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da Ikimilikiliklik bideo-instalazioa. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako, Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.
Abian da hirugarren urtez Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa. Iaz bezala, Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek elkarlanean antolatu dute lehiaketa, hainbat eragilerekin batera. Proposamena: 2017ko udan munduan zehar eginiko bidaia argazki eta hitzen bitartez kontatzea. Ohiko sariez gain, aurten Publikoaren Gazte saria ere izango da. Informazio gehiago: www.oihaneder.eus