Atxipi mendi taldeak ekainerako San Miguelera irteera antolatu du, izarrak ikustera.
Arratzua-Ubarrundiako udalak eta gazte asanbladak, azken urteotan bezala, EUSKARAZ BIZI EGUNA antolatu dute. Helburu bikoitza du ekitaldi honek: batetik, udalerrian euskaraz bizitzeko gogoa duten herritarrei hainbat bilgune eskaini nahi dizkiete, euskaraz aritzeko aukera naturala izan dezaten. Bestetik, urtean zehar udalerrian duten euskarazko kultur eskaintza handitu nahi dute. Hona hemen aurtengo egitaraua: 10:00 Umeentzako auzolana (Zurbanoko juntak antolatuta) 12:00 Kixka taldea: “Bolaluma” antzerkia. Aldi berean, Saski eta futbol txapelketa 13:00 Trikipoteoa. 14:30 Bazkaria. Izena emateko: 648026250 (Endika) / 660630778 (Mikel). 16:00 Bertso-saioa. Xabi Antia eta Izar Mendiguren. 17:00 Mus txapelketa. 18:00 Herri Kirolak. 20:00 Kontzertuak: AMG, Odolkiak, Aitor Agirre, eta erromeria Honat taldearekin.
Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko GEU elkarteko kideekin elkarlanean, HAU EZ DA JOLASA ikastaroa antolatu du, lurralde historiko osoan zehar, udan, egiten diren udalekuetan, begiraleei, euskararen sozializaziorako tresnak emateko. Ikastarora datozenek ziurtagiri bat jasoko dute. Izena eman behar da honako helbidera idatzita: isabelcalderero@cuadrilladeanana.es, ekainaren 14a baino lehen.
Ikimilikiliklik – JA Artzeren unibertsoa erakusketaren testuinguruko Ttapa ttapa, ttaka ttaka, txalaparta jardunaldiei amaiera borobila ematekoa Txalaparta Jaialdia ospatuko da Falerina Lorategian.Artze anaiak -Joxean eta Jesus Mari- txalapartaren berreskuratze eta hedatze lanetan oinarrizko zutabe izan ziren 70.eko hamarkadan. Txalaparta jaialdi honek haiek hasitako bideak jarraitzalerik izan duela ikusteko balioko du.Goizean zehar bi tailer eta ikuskizun bat egingo dira. Zehazki, Gasteizko Txalamako taldeko kideek 7-15 urte bitarteko umeei zuzendutako tailerra emango dute. Horrez gain, Iruñetik Hutsun Txalaparta taldea etorriko da Master Class bat ematera, eta Txalaparta hutsa izeneko kontzertu didaktikoa eskaintzera.Tailerretan eta Master Classean parte hartzeko izena eman behar da ekainaren 1etik 14ra oihaneder.eus-en aktibatuta egongo den inprimakia betez. Txalaparta jardunaldiaren egitaraua:11:00-12:00: Txalaparta hastapen lantegia (7-15 urte) – Txalamako elkartea.Izen ematea: ekainaren 1etik 14ra12:00-13:30: Txalaparta Master Class – Hutsun taldea.Txalaparta joaldi baten atalkako azterketa egingo da, bertan erabiltzen ditugun erritmo eta aukerak landuko dira, arbelean azalduz eta txalapartan joaz.Izen ematea: ekainaren 1etik 14ra.14:00-15:00: Txalaparta hutsa kontzertu didaktikoa – Hutsun taldea.
Okondo Euskaraz 2017 ekimenarekin Okondoko Udalak eta herriko elkarteak hainbat ekitaldi antolatu dituzte, ekainean eta uztailean. Ekainaren 17an honako egitaraua prestatu dute: 11:30. Bertatik Bertara: Ibilaldi gidatua familientzat Okondo herrian zehar. Irteera oinez eskolatik. ibilaldiaren ondoren, hamaiketakoa. 17:30. Ipuin kontaketa haurrentzat (Apika 'Euskal sorta'), ondoren askaria. Okondogoienako Kultur etxean. 20:30 Itzalde abesbatzaren kontzertua San Bartolome baselizan.
Vital Fundazioaren programaren harira dantza ikuskizuna egingo dute Lukiano herrian, Eguzkilore Dantza taldearen eskutik.
Euskal Herriko Bertso Eskolen arteko desafioak Orio eta Aramaio aurrez aurre jarriko ditu. Ondoren bertso poteoa eta afaria izango dira. Bertsolariak: Aramaioko Bertso-Eskola, Orioko Bertso-Eskola Antolatzaileak: Aramaioko Bertso-Eskola, Bertsozale Elkartea, Helduen Bertso-Eskolen Batzordea.
Ozetako jaietan Xarpa eta Tinko rock taldeak joko dute.
Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da, azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute. Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da Ikimilikiliklik bideo-instalazioa. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako, Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |