Ostirala, ekainak 16



17:30

[HAURRENTZAKO EKINTZAK] 'Okondo Euskaraz 2017'

Eskola, Aiaraldea Okondo | JAIA

Okondo Euskaraz 2017 ekimenarekin Okondoko Udalak eta herriko elkarteak hainbat ekitaldi antolatu dituzte, ekainean eta uztailean.  Ekainaren 16an honako egitaraua prestatu dute: 17:30 Haur berbena partizipatiboa Plaza irrintzika! 20:00 Afari dastaketa arina. Prezioa 4€. Erosi tikietak ekainaren 15era arte, Okondoko tabernatan, supermerkatuan, eta okindegian. 21:00 Euskal Kantu jaia Fita taldearekin.

[HAURRENTZAKO EKINTZAK] 'Okondo Euskaraz 2017' Eskola

Okondo Euskaraz 2017 ekimenarekin Okondoko Udalak eta herriko elkarteak hainbat ekitaldi antolatu dituzte, ekainean eta uztailean. 

Ekainaren 16an honako egitaraua prestatu dute:

17:30 Haur berbena partizipatiboa Plaza irrintzika!

20:00 Afari dastaketa arina. Prezioa 4€. Erosi tikietak ekainaren 15era arte, Okondoko tabernatan, supermerkatuan, eta okindegian.

21:00 Euskal Kantu jaia Fita taldearekin.


18:00

[JAIALDIA] Kirola euskaraz eguna

Palatu kiroldegia, Gorbeialdea Zuia | JARDUNALDIA

Kirolen ginkana egingo dute, Zuia 02, Zuia Futbol Taldea, Arkupe pilota elkatea eta Zuiako txirrindulari kluba taldeek antolatuta.  Gauean, berriz, ardo dastaketa egingo dute. 21:00etan hasiko da, Udaletxe plazan.

[JAIALDIA] Kirola euskaraz eguna Palatu kiroldegia

Kirolen ginkana egingo dute, Zuia 02, Zuia Futbol Taldea, Arkupe pilota elkatea eta Zuiako txirrindulari kluba taldeek antolatuta. 

Gauean, berriz, ardo dastaketa egingo dute. 21:00etan hasiko da, Udaletxe plazan.


18:00

[IKASTAROA] Hau ez da jolasa!

KZ gunea, udaletxea, Añana Lantaron | IKASTAROA

Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko GEU elkarteko kideekin elkarlanean, HAU EZ DA JOLASA ikastaroa antolatu du, lurralde historiko osoan zehar, udan, egiten diren udalekuetan, begiraleei, euskararen sozializaziorako tresnak emateko. Ikastarora datozenek ziurtagiri bat jasoko dute. Izena eman behar da honako helbidera idatzita: isabelcalderero@cuadrilladeanana.es, ekainaren 14a baino lehen. 

[IKASTAROA] Hau ez da jolasa! KZ gunea, udaletxea

Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko GEU elkarteko kideekin elkarlanean, HAU EZ DA JOLASA ikastaroa antolatu du, lurralde historiko osoan zehar, udan, egiten diren udalekuetan, begiraleei, euskararen sozializaziorako tresnak emateko. Ikastarora datozenek ziurtagiri bat jasoko dute. Izena eman behar da honako helbidera idatzita: isabelcalderero@cuadrilladeanana.es, ekainaren 14a baino lehen. 


19:00

[HAURRENTZAKO JARDUERA] Potxin eta Patxin pailazoak

Hegoalde gizarte etxean, Gasteiz | HAURRENTZAKO EKINTZA

Potxin eta Patxin pailazoak Piramideen lana aurkeztuko dute. Dohainik. Jarduera irekita, ez da beharrezkoa izena ematea.

[HAURRENTZAKO JARDUERA] Potxin eta Patxin pailazoak Hegoalde gizarte etxean

Potxin eta Patxin pailazoak Piramideen lana aurkeztuko dute. Dohainik. Jarduera irekita, ez da beharrezkoa izena ematea.


19:00

[BAIETZ 42!] Txapa banaketa+dantza

Gorbeialdea Zuia | JARDUNALDIA

Zuian, BAIETZ 42 ekimenari hasiera emango zaio, identifikazio-txapen banaketarekin. Halaber, testigantzak bilduko dira, eta B42! dantza entsegua egingo dute.

[BAIETZ 42!] Txapa banaketa+dantza

Zuian, BAIETZ 42 ekimenari hasiera emango zaio, identifikazio-txapen banaketarekin. Halaber, testigantzak bilduko dira, eta B42! dantza entsegua egingo dute.


19:30

[JAIA] 'Dena nahi dugu'

BARATZA ARETOA, Gasteiz | JAIA

Baratza aretoak Dena nahi dugu urte amaiera jaia ospatzen du. Horren harira, Lurburu proiektu artistikoaren aurkezpena egingo dute: 19:30ean erakusketa zabalduko da, eta Urkiolan lau urtarotan egindako arte-lanak erakutsiko dituzte. 20:30etan Urkiolako aterpean egindako jolas eszeniko bat egingo dute. 21:00etan Mani mani bakarlariak kitarra hartu, sokei eragin, eta kantuan hasiko da.  Gero, musika (Dj Puck), edatekoa, jatekoa, eta jaia. Sarrera doan.  

[JAIA] 'Dena nahi dugu' BARATZA ARETOA

Baratza aretoak Dena nahi dugu urte amaiera jaia ospatzen du.

Horren harira, Lurburu proiektu artistikoaren aurkezpena egingo dute: 19:30ean erakusketa zabalduko da, eta Urkiolan lau urtarotan egindako arte-lanak erakutsiko dituzte. 20:30etan Urkiolako aterpean egindako jolas eszeniko bat egingo dute.

21:00etan Mani mani bakarlariak kitarra hartu, sokei eragin, eta kantuan hasiko da. 

Gero, musika (Dj Puck), edatekoa, jatekoa, eta jaia.

Sarrera doan.

 


20:00

[DANTZA] Dantza Plazan

Plaza berria, Gasteiz | DANTZA IKUSKIZUNA

Udal Folklore Akademiak Dantza Plazan programa abiatu du. Jardueraren xedea dantzaren eta musikaren zentzu ludikoa berreskuratzea da, ez jantzi eta ez koreografia bereziren beharrik gabe, hartara herriaren adierazpen folklorikoen jatorrizko espiritua berreskuratzeko. Herritarrei irekitako ikuskizuna da, euskal dantza tradizionalen ikusle eta, aldi berean, partaide izateko aukera eskaini nahi baitzaie herritarrei. Nagusiki pedagogikoa da Dantza Plazan jarduera, Akademiako dantzako irakasleek aktiboki hartzen baitute parte, koreografien pausuak azalduz.  

[DANTZA] Dantza Plazan Plaza berria

Udal Folklore Akademiak Dantza Plazan programa abiatu du. Jardueraren xedea dantzaren eta musikaren zentzu ludikoa berreskuratzea da, ez jantzi eta ez koreografia bereziren beharrik gabe, hartara herriaren adierazpen folklorikoen jatorrizko espiritua berreskuratzeko.

Herritarrei irekitako ikuskizuna da, euskal dantza tradizionalen ikusle eta, aldi berean, partaide izateko aukera eskaini nahi baitzaie herritarrei. Nagusiki pedagogikoa da Dantza Plazan jarduera, Akademiako dantzako irakasleek aktiboki hartzen baitute parte, koreografien pausuak azalduz.

 


20:30

[BERTSO SAIOA] 'Altxa kopla hori'

Aguraingo kale nagusian, Lautada Agurain | BERTSO SAIOA

Udaberri honetan Altxa kopla hori egitasmoa martxan ipini du Arabako Bertsozale Elkarteak. Bertsolariek kopla doinuetan kantatuko dute. Arabako 28 bertsolarik, 6 gai jartzailek eta tokian tokiko bina musikarik parte hartuko dute. Kopla sortak ekoizteko tailerrak ere antolatuko dira hainbat herritan. Aguraingo saioan Peru Abarrategi, Jagoba Apaolaza, Aitor Najera, eta Izar Mendiguren izango dira; gai jartzailea Nieves del Alamo izango da.

[BERTSO SAIOA] 'Altxa kopla hori' Aguraingo kale nagusian

Udaberri honetan Altxa kopla hori egitasmoa martxan ipini du Arabako Bertsozale Elkarteak. Bertsolariek kopla doinuetan kantatuko dute. Arabako 28 bertsolarik, 6 gai jartzailek eta tokian tokiko bina musikarik parte hartuko dute. Kopla sortak ekoizteko tailerrak ere antolatuko dira hainbat herritan.

Aguraingo saioan Peru Abarrategi, Jagoba Apaolaza, Aitor Najera, eta Izar Mendiguren izango dira; gai jartzailea Nieves del Alamo izango da.


21:00

[KONTZERTUA] Anestesia+DRI

Jimmy Jazz, Gasteiz | KONTZERTUA

Mikel Kazalisek gidaturik, Zarauzko (Gipuzkoa) laukoteak thrasha eta hardcorea euskaraz lantzeko aurreiritziak apurtu eta doinu gogorrenei salaketa eta hitz kritikoak erantsi dizkie. Moda guztiei uko eginez, bere bideari jarraitu dio Anestesiak, eta talde askorentzat eredu bihurtu da horregatik. Anestesiako jarduera beste zenbait proiektutan parte hartzearekin bateragarri egin du Kazalisek (Negu Gorriak, 2 Kate, Kuraia...). 80 hamarkadan sortu zen D.R.I taldea, Texasen. Sarrera: 15 euro+gastuak /18 euro.

[KONTZERTUA] Anestesia+DRI Jimmy Jazz

Mikel Kazalisek gidaturik, Zarauzko (Gipuzkoa) laukoteak thrasha eta hardcorea euskaraz lantzeko aurreiritziak apurtu eta doinu gogorrenei salaketa eta hitz kritikoak erantsi dizkie. Moda guztiei uko eginez, bere bideari jarraitu dio Anestesiak, eta talde askorentzat eredu bihurtu da horregatik. Anestesiako jarduera beste zenbait proiektutan parte hartzearekin bateragarri egin du Kazalisek (Negu Gorriak2 KateKuraia...). 80 hamarkadan sortu zen D.R.I taldea, Texasen.

Sarrera: 15 euro+gastuak /18 euro.



20:00
21:00

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute. Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik' Oihaneder Euskararen Etxea

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute.

Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa.

JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.



[HAURRENTZAKO JARDUERA] Udalekuak euskaraz

Udaletxea, Lautada Asparrena | HAURRENTZAKO EKINTZA

Udalekuaren helburua: Haurren artean euskara sustatzea ekintza ludiko eta hezitzaileekin batera. Kanpainaren iraupena eta ordutegia: Uztailaren 3an hasiko da eta uztailaren 31n izango du bukaera (10ean eta 25ean jai). Astelehenetik Ostiralera goizeko 10:00etatik 13:00etara. Non: Araian  Nori dago zuzendua: 2007-2012 urte bitartean jaiotakoak Eskaintza baino izen emate gehiago egonez gero, zozketa egingo da taldeka. Non eta noiz eman izena: Izena eman udaletxean ekainaren 16a baino lehen. Prezioa: 50 €  

[HAURRENTZAKO JARDUERA] Udalekuak euskaraz Udaletxea

Udalekuaren helburua: Haurren artean euskara sustatzea ekintza ludiko eta hezitzaileekin batera.

Kanpainaren iraupena eta ordutegia: Uztailaren 3an hasiko da eta uztailaren 31n izango du bukaera (10ean eta 25ean jai). Astelehenetik Ostiralera goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Non: Araian 

Nori dago zuzendua: 2007-2012 urte bitartean jaiotakoak

Eskaintza baino izen emate gehiago egonez gero, zozketa egingo da taldeka.

Non eta noiz eman izena: Izena eman udaletxean ekainaren 16a baino lehen.

Prezioa: 50 €

 



17:00
19:30

[ERAKUSKETA] 'Munduko ipuinen erakusketa'

Zuiako liburutegia, Gorbeialdea Zuia | ERAKUSKETA

Baietz42! dinamikak Zuian eta munduan dauden hizkuntz eta kultura ezberdinak balioan jarri nahi ditu. Horretarako bi ekimen interesgarri antolatu ditu hilabete honen barruan. Ekainaren 2tik aurrera, munduko ipuinen erakusketa bat irekiko du, 15 egunez bertan egongo delarik.

[ERAKUSKETA] 'Munduko ipuinen erakusketa' Zuiako liburutegia

Baietz42! dinamikak Zuian eta munduan dauden hizkuntz eta kultura ezberdinak balioan jarri nahi ditu. Horretarako bi ekimen interesgarri antolatu ditu hilabete honen barruan. Ekainaren 2tik aurrera, munduko ipuinen erakusketa bat irekiko du, 15 egunez bertan egongo delarik.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»