Astelehena, ekainak 12



21:00

[KONTZERTUA] Willis Drummond

Errekaleor-Gaztetxea, Gasteiz | KONTZERTUA

Gaur egungo rock taldeen artean indartsuenetarikoa da Willis Drummond. Partaideak Jurgi Ekiza kantaria, Joseba B. Lenoir gitarra-jotzailea, Xan Bidegain baxu-jotzailea eta Felix Buff bateria-jotzailea dira.

[KONTZERTUA] Willis Drummond Errekaleor-Gaztetxea

Gaur egungo rock taldeen artean indartsuenetarikoa da Willis Drummond. Partaideak Jurgi Ekiza kantaria, Joseba B. Lenoir gitarra-jotzailea, Xan Bidegain baxu-jotzailea eta Felix Buff bateria-jotzailea dira.



20:00
21:00

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute. Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik' Oihaneder Euskararen Etxea

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute.

Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa.

JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.



[HAURRENTZAKO JARDUERA] Udalekuak euskaraz

Udaletxea, Lautada Asparrena | HAURRENTZAKO EKINTZA

Udalekuaren helburua: Haurren artean euskara sustatzea ekintza ludiko eta hezitzaileekin batera. Kanpainaren iraupena eta ordutegia: Uztailaren 3an hasiko da eta uztailaren 31n izango du bukaera (10ean eta 25ean jai). Astelehenetik Ostiralera goizeko 10:00etatik 13:00etara. Non: Araian  Nori dago zuzendua: 2007-2012 urte bitartean jaiotakoak Eskaintza baino izen emate gehiago egonez gero, zozketa egingo da taldeka. Non eta noiz eman izena: Izena eman udaletxean ekainaren 16a baino lehen. Prezioa: 50 €  

[HAURRENTZAKO JARDUERA] Udalekuak euskaraz Udaletxea

Udalekuaren helburua: Haurren artean euskara sustatzea ekintza ludiko eta hezitzaileekin batera.

Kanpainaren iraupena eta ordutegia: Uztailaren 3an hasiko da eta uztailaren 31n izango du bukaera (10ean eta 25ean jai). Astelehenetik Ostiralera goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Non: Araian 

Nori dago zuzendua: 2007-2012 urte bitartean jaiotakoak

Eskaintza baino izen emate gehiago egonez gero, zozketa egingo da taldeka.

Non eta noiz eman izena: Izena eman udaletxean ekainaren 16a baino lehen.

Prezioa: 50 €

 



17:00
19:30

[ERAKUSKETA] 'Munduko ipuinen erakusketa'

Zuiako liburutegia, Gorbeialdea Zuia | ERAKUSKETA

Baietz42! dinamikak Zuian eta munduan dauden hizkuntz eta kultura ezberdinak balioan jarri nahi ditu. Horretarako bi ekimen interesgarri antolatu ditu hilabete honen barruan. Ekainaren 2tik aurrera, munduko ipuinen erakusketa bat irekiko du, 15 egunez bertan egongo delarik.

[ERAKUSKETA] 'Munduko ipuinen erakusketa' Zuiako liburutegia

Baietz42! dinamikak Zuian eta munduan dauden hizkuntz eta kultura ezberdinak balioan jarri nahi ditu. Horretarako bi ekimen interesgarri antolatu ditu hilabete honen barruan. Ekainaren 2tik aurrera, munduko ipuinen erakusketa bat irekiko du, 15 egunez bertan egongo delarik.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»