Gazteluen Eguna ospatuko da Zambranan; aurten berritasun batekin: Txalapartari Eguna ere antolatu dute egun berean. Goizean zortzi kilometroko ibilbidea egingo da, Lanos eta Zabalate gazteluak ezagutzeko, hamaiketakoa, eta herri bazkaria. Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Zanbrana herrian, honako txalapartari bikote hauek arituko dira: Hutsun, Kimu, Amazur, Txek, Berriketan eta Tottelka.
Amurrioko Gazte Asanbladako X. urteurrena ospatzeko jai eguna antolatu dute. Horren harira Bertso Hop ekitaldia egingo dute, Izar Mendiguren, Paula Amilburu eta Ander Solozabalekin, bazal ostean. Halaber, goizean, 11:30ean, haurrentzako tailerrak egingo dituzte; Ane Gebara ipuin kontalaria ere izango da bertan. 13:30ean, dantza triki poteoa egingo dute herritik.
Oihaneder Euskararen Etxeak antolatuta familian gozatzeko tailer bat egingo da. Musikoterapia tresna pedagogiko, ludiko eta entretenigarria da. Musikoterapeuta profesional baten laguntza baliatuz musika eta euskara erabiliz giza harremanak sustatuko dira guraso eta haurren artean. Parte hartuko duten umeek gutxienez 4 urte izan beharko dituzte eta gurasoetako batek (ez biek) lagunduta etorri beharko dira. Tailer bakoitzean 24 lagunentzako tokia egongo da gehienez, 12 ume eta 12 guraso. Izena emateko bete honako inprimakia maiatzaren 8tik 21era bitartean.
Eskulan tailerra izango dute ikasturte honetako azkena Elkar liburu-dendan: Posta-txartel politak egingo dituzte bertan. Haur bakoitzak nahi duen moduan apaindu ahal izango du bere posta-txartela, begirale batek lagunduta, eta udaran postaz bidaltzeko prest utziko dituzte. Hori bai, bertan kontatuko dena eta nori bidaliko dion bakoitzak erabaki beharko du. 4 eta 12 urte arteko haurrei zuzendutako tailerra izango da. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.
Nur eta herensugearen tenplua Toti Martinez de Lezea idazle arabarraren ipuinean oinarritutako animaziozko lana da. Aurreko lanak bezala, oraingoan ere, Juanba Berasategi zendutakoaren lan berria familia osoari zuzendutako abenturaz beteriko pelikula bat da. Aurreikusi daitekeenaren arabera, kalitate handiko animaziozko film bat da Nur eta herensugearen tenplua, eta segurenik guztiz entretenigarria.
Ronde-bi ahizpa besaulki baten inguruan eta lanpara baten pean ematen den bi dantzarientzako dantza eta airezko pieza da, Rouge Eléa Ipar Euskal Herriko konpainarena.
'Mendialdeko Bertso zortea' diskoaren aurkezpena egingo dute.
Dantzaren bidez gure itsasertzeetako bizitza irudikatu, itsasontzien joan etorriek sortzen zuten kultura ezberdinen arteko elkarbizitza azaldu eta itsas gizon eta emakumeen artean presentzia handia izan duten sineskerietan sakonduz. Haatik taldearen eskutik.
Amurrioko Gazte Asanbladaren X. urteurrena dela eta kontzertua antolatu dute. Astarte, Placton, Tremenda Jauria, eta Batek Daki taldeek parte hartuko dute.
Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da, azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute. Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da Ikimilikiliklik bideo-instalazioa. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako, Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.
Udalekuaren helburua: Haurren artean euskara sustatzea ekintza ludiko eta hezitzaileekin batera. Kanpainaren iraupena eta ordutegia: Uztailaren 3an hasiko da eta uztailaren 31n izango du bukaera (10ean eta 25ean jai). Astelehenetik Ostiralera goizeko 10:00etatik 13:00etara. Non: Araian Nori dago zuzendua: 2007-2012 urte bitartean jaiotakoak Eskaintza baino izen emate gehiago egonez gero, zozketa egingo da taldeka. Non eta noiz eman izena: Izena eman udaletxean ekainaren 16a baino lehen. Prezioa: 50 €
Baietz42! dinamikak Zuian eta munduan dauden hizkuntz eta kultura ezberdinak balioan jarri nahi ditu. Horretarako bi ekimen interesgarri antolatu ditu hilabete honen barruan. Ekainaren 2tik aurrera, munduko ipuinen erakusketa bat irekiko du, 15 egunez bertan egongo delarik.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |